Gaztetxe biran erreka garbiketa Abadiñon

2009/07/15

Uda honetarako durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek gaztetxe bira bat antolatu dugu. Herri ezberdinetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu eta honekin batera datorren ikasturteko plangintza egitea bukatuko dugu. Egitaraua ikusteko klikatu irudian.

Gaztetxe birako Abadiñoko ekimena erreka garbiketa izango da. Uztailaren 29an (asteazkena) 16:00etan Abadiñoko erreka garbitzen hasiko gara eta jasotako zikinkeri guztiekin oparitxo bat egingo dugu.

0 Comments: