Anboto astekaria 2009ko Urriak 30

2009/10/30

Bukatu dira Abadiñoko gaztetxearen 11. urteurreneko ospakizunak. Balorazio ezin hobea egiten dugu asteburu honetatik, antolatutako ekimen guztiak jendetsuak izan bait dira. Orain Abadiñon deskantsurik hartzen ez dugunez, gabonetako eta san blasetako egitaraua prestatzen hasiak gara. Animatu eta zuek ere etorri jaiak guztion artean antolatzera!

11 urte bete ditu Abadiñoko gaztetxeak. eta AURRERA!!!

2009/10/26

Abadiñoko Gaztetxeko 11. urteurrenaren ospakizunei hasiera emateko umeentzako "estintore gaineko lanpara" antzerkia izan genuen.

Euria egin zuen arren, makina bat hume hurreratu ziren gaztetxera beraiei zuzenduriko antzerkian.

Abadiñoko "talde batuak" dantza taldekoek, probalekutik hasi eta gaztetxean bukatuko zen kalejira egin zuten herritik zehar.

Mutillen eta nesken dantzen ostean, ume txikien dantzen txanda heldu zen. Eguraldi txarra zela eta gaztetxe barruan egin behar izan ziren dantzak.

Gauean Bilbotik etorritako "el tenderete"ko lagunek txotxongilo ikuskizuna eskaini ziguten gerturatutakoei.

"Hamaika gatazka" izenburuko obran, okupazioak daukan garrantzia ikusi ahal izan genuen.

Urteurreneko ospakizun guztietan bezala, txotxongiloekin ere gaztetxera topera zegoen.

Denok itxarotako eguna heldu zen, ospakizun eguna! 11. bizikleta martxa honetan, aurreko urteetan baño jende gutxiago bildu giñen arren jende dexentek egin genuen auzo ezberdiñetatik martxa.
Umeak, gazteak eta ez ain gazteak bizikleta hartu eta batera ekin genion ordu terdi iraungo zuen bizikleta martxari.

11 urte dira egun hau ospatzen dugula, eta inoiz ere ez digu eguraldi txarrik egin. Magia izango ote da?

Graffitilaria, gaztetxe atzeko horma margozten egun guztia iardun zuen

Beti bezala herri bazkaria izan genuen ohiko babak sakrametuekin, natillak, kafea eta kopa izan genituelarik.

Jende andana bildu zen bazkarian, eta beti egin izan dugun kuadro eder baten zozketa ere egin genuen.

Tripa bapo bete ondoren Abadiñoko "banarte" antzerki taldekoen eskutik herriko 4 monologo izan genituen ikusgai.

Bazkarian monologoak zeuden bitartean, umeentzako jolas ezberdinak egiten hasi ziren "urdaibi"ko lagunak.

Umeak ez ziren protagonista bakarrak izan, adin guztietako jendea bota bait zen tirolinatik.

kaxen jokua, funambulismoa eta tirolinan ibiltzeko aukera izan zuten umeek.

Abadiñon ume trebeak ditugula argi geratu zen jolas hauekin.

Eta nola ez, urteroko argazki familiarra atera genuen bertara hurbildutako guztiek.

Gauean, kontzertu eta parrandarako ordua iritsi zen. Aragoitik etorritako Mallacan taldeak eman zion hasiera gauari. Ondoren 2.55 taldekoek urteurrenerako egindako abestia abestu eta punk bertsioak egiten dituen PKU taldeari eman zioten testigua. Gaua ondo bukatzeko Lasarteko Trikihots erromeri taldea izan genuen.

Igandean antzerki jendentsua izan genuen adin guztietako jendearentzat. Usurbildik etorritako antzerki talde honek "Soofing" antzezlana eskaini zigun.

Antzerkia amaitu ostean, txokolatea, pastak, pastela, galletak, bizkotxoak eta natillak izan genituen, batek baño gehiago bertan afaldu zuelarik.

Abadiñoko gaztetxeko urteurrenaren ospakizunei bukaera emateko ohikoak diren su artifizialk jaurti genituen.

Traka finalarekin jaiei amaiera eman eta hurrengo urterarte esan genion.

Anboto astekaria 2009ko urriak 23 ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA!!!

2009/10/23

Gaurko egunean, orain 11 urte justu, galindezen morroein etxera sartu ziren Abadiñoko zein ondoko herrietatik etorritako gazteak etxe zahar hura gaztetxe bilakatuz eta herriari beste bizimodu bat eskaini asmotan. Nork esango zuen orain 11 urte gaztetxea gaur egun dagoen bezela eta daraman funtzionamendua edukiko zuenik? 11 urte hauetan belaunaldi ezberdinetako gazte ugari ibili dira gaztetxean lanean, beti ere autogestioaz eta asanbladaz lan eginez.
ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA ETA URTE ASKOTARAKO!!!

Urriak 30.31 eta Azaroak 1 Durangaldeko gazte mugimenduaren topaketak Abadiñon

2009/10/14


Azken urteotan, euskal gazteria etengabeko talkan bizi da, bai estatuekin bai honek bultzatutako sistema kapitalistarekin. Eredu inposatu horrek eragin zuzena daukie gure baliabide ekonomikoetan, aisialdian, pentsamoldean, harreman kolektibo zein pertsonaletan, lan baldintzetan eta laburbilduz, egunerokotasunean izatera bultzatzen gaituen jarreretan.
Hauetan guztietan, kapitalismoak eta berak darabilen logikak negatiboki eragiten dauela ulertzen dogu. Diru irabazien logikak agintzen dau; pertsona, gazte eta herri legez kaltetu eta zapaltzen gaituelarik.
Baina ez gagoz konforme! Espazio askeak sortu eta bestelako ereduak eraikitzeko antolatzen gabiltz Euskal Herri osoan.
Durangaldean be (nahiz eta batzuek kontrakoa ikustarazi gura daben), gazteriaren sektore zabal batek gure aurreko belaunaldiek ereindakoa lantzen jarraitzeko asmoa dauka; nork bere esparruan ekarpenak eginez, eredu alternatiboak eraikitzera bidean.
Ibilbide horretan aurrera egiteko, ezinbestekoa da herririk herri, eremurik hurbilenak lantzen hastea; horrexek izango doguz eta etorkizuneko oinarri.
Norabidea guztion artean zehaztu ahal izateko, eskualdeko gazte mugimenduko eragileok datorren urriaren 30etik azaroaren 1era Abadiñon burutuko diren Topaketetan parte hartzeko deiladia luzatzen deutsuegu.
Bertan hitzaldi, eztabaida eta tailerren bitartez aisialdi ereduak, sorkuntza proiektuak, sexualitatea, ikasleen eskubideak, AHTaren eraginak edo feminismoa jorratuko doguz, besteak beste. Gaur egungo sistemari buruz hausnartu eta hordagoa botatzeko aukera paregabea! Zatoze Abadiñora eta ekin daiogun batera!

URRIAK 30 OSTIRALA
20:00 Harrera ekitaldia
21:00 Luntx-afaria
22:00 Kontzertua gaztetxean
- Hudaltzainak
- Desperdizio

URRIAK 31 LARUNBATA
09:00 Gosaria
10:00 Eztabaidak
14:00 Bazkaria
16:30 Eztabaidak
21:00 Afaria
22:00 Gaubela gaztetxean

AZAROAK 1 IGANDEA
09:00 Gosaria
10:00 Eztabaidak
13:30 Ondorioak
14:00 Bazkari herrikoia eta despedida

Oharra : Dutxatxeko eta lo egiteko lekua egongo da. "asteburuko bonoa 10 eurotara"

Gaztetxearen 11 urteak ospatzera goaz!

2009/10/09

URRIAK 23 (ostirala) 11. URTEURREN EGUNA
17:30 Umeentzako antzerkia "estintore gaineko lanpara"
18:30 Dantzarien kalejira probalekutik hasita eta ondoren dantzariak gaztetxe kanpoan
19:30 Luntxa gaztetxe barruan gerturatzen diren denetzat
22:30 Txotxongiloak el tendereteren eskutik "hamaika gatazka"

URRIAK 24 (larunbata) 11. URTEURRENAREN OSPAKIZUN EGUNA
10:00 11. bizikleta martxa koloretsua Abadiñoko auzo ezberdinetatik
12:30 Graffiteroak gaztetxe atzekaldeko pareta margozten
14:30 Herri bazkaria (txartelak aldez aurretik ohiko lekuetan salgai) umeak 3 euro eta helduak 5 euro
- Babak sakramentuekin
- Natilla eta pastela
- Kafea eta kopa
16:00 Urteroko kuadro baten zozketa
16:30 5 monologo ezberdin abadiñoko banarte antzerki taldearen eskutik
17:30 Umeentzako jolasak ( tirolina gaztetxeko 3. pisutik, rokodromoa eta funambulismoa)
18:00 Urteroko argazki familiarra
22:30 Kontzertua
- Mallacan (aragoitik) www.myspace.com/mallacan
- P.K.U. (80. hamarkadako punk bertsioak) www.myspace.com/pasaiakakausaia
- Trikihots (erromeria) www.myspace.com/trikihots

URRIAK 25 (igandea)
18:00 Antzerkia "soofing"
19:30 Txokolatea bizkotxoekin, su artifizialak eta traka finala.

Gaztetxeko urteurrena antzerkiz beteta!

2009/10/05

Orain 6 hille inguru Abadiñoko gaztetxean izan genuen txerriki antzerki taldeko etxeberri de luxe antzezlana. Antzerki horretako gazteak ordea proiektu berri bat daukate esku artean. Soofin deitzen da proiektu berria eta gurekin izango ditugu urriak 25ean (igandea) 18:00etatik aurrera.

KONTZERTUAK GAZTETXEAN

Gaztetxeko 11. urteurrena ospatzeko urtero bezala jaialdia prestatu dugu. Urteroko bizikleta martxa, graffiteroak, tirolina, herri bazkaria, monologoak... eta eguna behar den bezala bukatzeko kontzertuak! Aragoitik etorritako Mallacan taldea izango dugu, 80. hamarkadako punk bertsioak egiten dituen P.K.U. taldea ere eta gaua ondo bukatzeko lasartetik etorritako Trikihots erromeria izango dugu.

TXOTXONGILOAK GAZTETXEAN

Aspaldi ez ditugula txotxongiloak ikusten gaztetxean. Gaztetxeko urteurrenean zortea izango dugu eta Bilbotik etorritako "el tenderete" antzerki taldeak "hamaika gatazka" izenburua duen 55 miñutuko txotxongiloak eskainiko dizkigute. Guzti hau urriak 23 (ostirala) 22:30etan izango da Abadiñoko gaztetxean.

Umeentzako antzerkia

Urriak 23an, Abadiñoko gaztetxeko 11.urteurrenaren bezperan, umeentzako antzerkia izango dugu gaztetxean. Zarautzetik etorritako gazte talde batek "estintore gaineko lanpara" antzezlana eskainiko die umeei.

Durangaldeko gazte mugimenduaren topaketak Abadiñon

2009/10/02

Urriak 30, 31 eta azaroaren 1ean durangaldeko gazte mugimenduaren topaketak egingo dira Abadiñon. Guztira, 6 ildo izango dira topaketetan jorratuko direnak. Aisialdia, Abiadura handiko trena, sorkuntza, komunikazioa, borroka feminista, ikasle mugimendua eta sexualitatea. Urriak 12an prentsaurrekoa egingo da eta bertan informazio gehiago izango dugu eskuragarri.

Abadiñar bat erahilda!

2009/10/01

Lan istripu baten ondorioz 30 urtetako Abadiñar bat erahil dute Berrizko "Mecanizaziones mizar" enpresan. Hori dela eta, Oskar Petite gaztea gogoan izanda, ezker abertzaleak lan istripuen aurkako elkarretaratzea egin du, 300 lagun batu direlarik.
Tamalez, ez da lehen aldia hau gertatzen dena Abadiñon. Orain hillabete eskas beste erahildako bat izan genuen Abadiñoko enpresa batean.
PATRONOLA HILTZAILEA!