2009/01/28
Urtero bezala San blas egunean (Abadiñoko feria eguna) AHTaren aurkako mobilizazioa izaten da. Aurten gaztetxe aurretik hasita 13:00etan abiatuko da manifestazioa. Animatu eta parte hartu!
Urtero bezala San blas egunean (Abadiñoko feria eguna) AHTaren aurkako mobilizazioa izaten da. Aurten gaztetxe aurretik hasita 13:00etan abiatuko da manifestazioa. Animatu eta parte hartu!
- abadiñoko gaztetxea - 13:46 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Hasia da iada durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen kanpaina berria. "Partida ez da bukatu, jake mate trenari" izango delarik kanpainaren leloa. Urte honetan hainbat gaztetxeren urteurren borobilak ospatzea izango da helburu nagusietariko bat. Kanpainaren bloga sortu berri da www.partidaezdabukatu.tk
- abadiñoko gaztetxea - 13:33 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek hasi berri dugun kanpainari jarraiki, AHTaren aurkako jaialdia izango da Abadiñoko gaztetxean otsailak 7an. Egurre eta kitto, dj bull eta beste talde bat "konfirmatu gabea" izango ditugu gurekin.
- abadiñoko gaztetxea - 13:51 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
San Blas jaietako lehenengo asteburuan ez da kontzerturik izango gaztetxean baina bigarren asteburuan ordea bai. Otsailak 6, gabeko 22:00etan hasita Gorroto, Golpe de estado eta Nuevo Catecismo Catolico taldeak arituko dira taulagainean.
- abadiñoko gaztetxea - 13:48 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
San Blas jaiak direla aprobetxatuz, denboraldi batean geldirik egon den AHTaren aurkako hileko lehen ostirala egitea erabaki dugu berriz ere. Enkartelada arratsaldeko 19:00etan semaforoetan izango da.
- abadiñoko gaztetxea - 13:44 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Urtarrilak 31an arratsaldeko 18:30etan Usurbildik etorritako ETXE BERRI de luxe antzezlana izango da Abadiñoko Gaztetxean. Nabarmentzekoa da antzerkian 15 lagunek parte hartuko dutela 12 eta 72 urte bitartekoak.
- abadiñoko gaztetxea - 13:37 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Aurten San blas jaietako txosnagunea nobedadeekin etorriko da. Txosnagunea karpa batek eztaliko du euriari eta hotzari aurre egiteko. Otsailak 3an "San Blas eguna", txosnagunea goizeko 10:00etan zabalduko da eta jendea joan arte zabalik geratuko dira. Otsailak 7an egun guztiko egitaraua antolatu dute txosnagunean bazkaritik hasi, trikipoteoa, eta kontzertuetaraino. Egun honetan arratsaldean ere zabalduko dira txosnak eta jendea joan arte ez dira itxiko.
- abadiñoko gaztetxea - 13:22 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Hemen daukazue Abadiñoko Gaztetxeak aurtengo San blas jaietarako kaleratu duen egitaraua. Esan beharra dago lehenengo asteburua lasaia izango dela, eta egun "fuerteak" otsailak 3 eta 7 izango direla. Handiagoan ikusteko klikatu irudian.
Informazio gehiagorako klikatu HEMEN
- abadiñoko gaztetxea - 13:11 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Iada, burubelarri sartuak gaude San blas jaien prestaketetan. Txosnagunea pasaden urteko leku berean kokatuko da eta gazte asanbladak beti bezala txosna jarriko du. Txosnaguneko eta gaztetxeko egitarauak inprentan daude dagoeneko, bihar sartuko ditugu blogean.
- abadiñoko gaztetxea - 14:53 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Urtarrilak 30ean hasiko dira aurtengo San Blas jaiak eta otsailak 8rarte iraungo dute. Bi egun izango dira nagusiak, Otsailak 3 "asteartea" San Blas eguna eta Otsailak 7 "larunbata" animali eguna. Besteak beste, bertsoafaria, kontzertuak, antzerkia, hitzaldia, bazkari herrikoia, kalejira... izango ditugu. Laister egitaraua jarriko dugu. Turno asko ere betetzeko daude beraz badakizue!
- abadiñoko gaztetxea - 10:43 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA
Jende ugari bildu zen euskal preso eta iheslarien aldeko urteko azken ostiralean. Eguraldi txarra zela eta, txanporta plazan egin beharreko ekitaldia gaztetxean izatera pasa zen.
- abadiñoko gaztetxea - 12:39 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/01 2009ko URTARRILA