San blas jaietako kontzertuak Abadiñoko gaztetxean

2011/01/16


Otsailaren 4ean eta 5ean San blas jaiak direla eta kontzertuak izango ditugu Abadiñoko gaztetxean. Ostiralean 22:00etan murder pink taldea izango da gurekin, hau bukatzerakoan txosnaguneko kontzertuak hasiko dira segidan. Larunbatean. 21:00etatik aurrera durangaldeko trastorno eta arale, eta Castelloneko Oppugno taldeak ikusgai izango ditugu ere. Kontzertu hauek bukatzerakoan hasiko da txosnaguneko erromeria.

Abadiñoko san blas jaietako txosnaguneko kontzertuak

Hemen dauzkazue Abadiñoko San blas jaietan txosnagunean arituko diren musika taldeak. Otsailaren 3an (osteguna) San blas eguna izanik ez da kontzerturik izango. Ostiralean ordea, 23:00etan hasita durangaldeko 3 musika talde arituko dira taulagainean. Disorders zaldibartarrak beraien bigarren diska aurkezten, Zain berriztarrak beraien lehenengo diska aurkezten eta Edan erromeriaren itzulera kontzertua. Larunbatean ordea, Etxarritik etorritako tximeleta plaza taldearekin dantzatzeko aukera izango dugu.

Bertso afaria Abadiñoko gaztetxean

2011/01/13

Urtero lez, San blas jaiak direla eta, Abadiñoko "gogaikarri" bertso eskolak bertso afaria antolatu du urriaren 28rako. Bertsotan, bizkaiko txapeldun izan den Arkaitz Estiballes galdakaoztarra eta Abadiñon ezaguna dugun Beñat Ugartetxea mallabiarra. Hau gutxi balitz, koipelustre kopla jarri lehiaketako sari ematea izango da bertan. Txartelak larranon salgai daude.

Bukatu dira neguko ekintzak abadiñoko gaztetxean

2011/01/07





Negu honetan ugariak izan dira Abadiñoko gaztetxean egin ditugun aisialdi ekintzak. Dokumentalak, kontzertuak, filmeak, umeentzako ludoteka, antzerkia, jolasak... Ekintza guzti hauei gazte asanbladako hausnarketarekin eman diegu amaiera. Bertan, hemendik eta udara Abadiñoko gazteok egingo dugunaren inguruan eztabaidatu eta adostu dugu.