Abisua emanda dago!

2009/08/29

Joan den ikasturtean Abadiñoko gazte asanbladako jarduera ezberdinetara dei egiten zituzten ehundaka kartel Abadiñoko udalak Jose Luis Navarro buru kendu zizkiguten. Orain ikasturte berri honi hasiera on bat eman nahi diogu eta iada bi abisu eman dizkiogu udalari amorruaren amorruz. Bata erreka garbiketan eta bestea errogatiba egunean. Orain beraiei dagokie hausnartzea zein izango den aurrerantzean jarraituko duten bidea.
HERRIA GARBI MANTENTZEAREN ALDE BAÑA ZENTSURAREN AURKA!

ADIERAZPEN ASKATASUNA ABADIÑON!

Gaur urtero bezala errogatiba eguna izan da Abadiñon eta ohikoan den legez Urkiolako meza ostean dantzariak izan ditugu. Abadiñoko alkatea bertan izan dela aprobetxatuz, Abadiñoko gazte asanbladako kideok eskuorriak banatu ditugu jendartean eta alkate jaunaren atzean jarri gara kartelekin adierazpen askatasuna eskatuz.

Abadiñoko Gazte Asanbladakook tresna gutxi ditugu propaganda egiteko, eta egiten dugun lan gehiena kartelen bidez kaleratzen dugu. Azken aldian ordea, alperrikako lana ari da bihurtzen. Izan ere, Abadiñoko Udalak, guk jarritako kartelak berehala kentzen ditu era obsesibo batean.
Ez da gutxi bitarteko hauek egiteak suposatzen digun esfortzua. eta dirua. Urtean mila eurotik gorako gastuak izaten ditugu karteletan, eta jakina denez, Abadiñoko Gazte Asanbladari ez zaio dirua zerutik jausten. Gaztetxeko tabernako barra atzean lanaren poderioz lortutako dirua da Navarroren aginduz paperontzietan bukatzen duten ehundaka kartelen balioa.
Jendeak Gaztetxean egiten ditugun jardueren berri ez duela esaten digu. Horren aurrean eta herritarren kezkari erantzunez, desinformazio horren guztiaren erantzule zuzenak Jose Luis Navarro eta bere taldea direla esan beharra dugu.

Erabat nazkatuta gaude udal taldeak kaleetako kartelak kentzeko hartu duen jarrerarekin. Aurten ere erreka garbiketa egin dugu, baina aurreko urteetan ez bezala, oraingoan Udaletxe aurrean bota dugu errekan jasotako zabor guztia. Horra hor gure amorrua eta gure protesta. Zergatik ez erabili kartelak kentzeko erabiltzen duten dirutza horren guztiaren zati bat erreka garbitzen?
Gaurkoan hemen ikusi gaituzue, Abadiñoko alkatearen atzean adierazpen askatasuna aldarrikatuz. Jarrera horrekin jarraituz gero berriro ere hemen izango gaituzte.

Herria garbi mantetzearen alde baina zentsuraren aurka!

Martitzenero ZIENKLUBA!

2009/08/14

Datorren martitzeneko zineklubean "R.A.F. faccion del ejercito rojo" filma ikusgai izango dugu Abadiñoko gaztetxean. Animatu eta etorri!

Gogoratu martitzenero ZINEKLUBA daukagula gaztetxean

2009/08/05

Abuztuak 11an "V de vendetta" filma izango dugu Abadiñoko gaztetxean. Abuztu guztian zehar martitzenero zinekluba izango dugu gaztetxean beraz badakizu! Animatu eta etorri!

GAZTESAREA aurrera!

2009/08/04

Abadiñoko gazte asanbladatik ostiralean donostin gaztesarearen aurkako operazioaren arira izango den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten dugu. Gaztesarea aurrera!!!