Bukatu dira Aitte kurutzeko jaiak

2009/09/22

Ostiralean, ohikoa den pijama eta kamisoi eguna ospatu genuen Abadiñon. Ohituraz egin izan den bezala, neskek pijama eta mutillek kamisoia jantzi eta parranda bota genuen.

Euriak lagundu ez zigun arren, alternatibak billatu eta ferialekutik probalekura pasa genituen jaietarako iragarrita zeuden ospakizunak.

Patata dantza eta gero, errepresialatuen aldeko argazki herrikoi eta brindisa egin genuen.

Larunbatean (mozorro eguna) 210 lagun inguru elkartu giñen probalekuan egindako bertsoafarian.

Jon Maia eta Andoni egañarekin bertara hurbildutako lagunen mozorroen kontura algarak botatzeko aukera izan genituen. Bertsoak amaitzerakoan Lasartetik etorritako gazteen eskutik erromeriak lagunduta dantzarako aukera ere izan genuen.

Igandean aldiz, umeentzako paiasoak eta urteroko tortilla txapelketa izan genituen. Egin duen eguraldia ikusita, esan dezakegu jai onak izan direla aurtengoak, bai jende kopuru eta antolakuntza aldetik. Beste barik hurrengo urterarte!

ANTZERKIA ABADIÑOKO GAZTETXEAN

2009/09/17

Irailaren 25ean (ostirala) 22:30etan hasita Atxondoko hiru gazteren eskutik "emakumeak larru gorritan" antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Antzerkia soilik nagusientzako izango da.

Aitte kurutzeko jaiak hasi dira!

2009/09/15

Abadiñar guztiok espero genituen jaiak hasi dira. Aitte kurutzeko jaiak! Ohikoak diren pijama/kamisoi eta disfraz egunarekin etorriko zaizkigu aurten ere. Beraz, presta jantzia astebururako eta zatoz gurekin! Gogoratu bai gaztetxean eta jai batzordeko txosnan turnoak betetzeko daudela oraindik. Animatu!

Badatoz Aitte kurutzeko jaiak!

2009/09/11

Abadiñoko gazteok antolatzen ditugun jaiak dira hauek. Jai herrikoi eta partehartzaileak. Donien atxaren jartzea oingo asteburuan izango da, baña jaien ospakizunakin gozatzeko datorren astebururarte itxaron beharko dugu.

Irailak 19 (disfraz eguna) urtero bezala bertsoafaria antolatu dugu ferialekuan. Arin ibili eta txartelak erosi gastatu aurretik.

Kartelak kentzen dituenak kartelak jasoko ditu!

Horrela agertu da Abadiñoko talde independienteetako sedea kartelez josita.

AHTren desjabetzeak sinatu dituzte Abadiñon

2009/09/03

Asteazkenean, irailak 2, ADIFeko ordezkariek desjabetze aktak sinatu zituzten Abadiñoko udaletxean. Lurrak galdu behar zituzten lurjabeetatik bakarrak sinatu zuen udaletxean bertan, eta besteek Bilbon sinatu zituzten lehenago, ADIFek eurekin ezkutuan negoziatu eta gero. Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak ere ez zuen batere garbi jokatu, batzuetan ezetz eta beste batzuetan baietz esaten baitzuen, eta azkenean sinatu egin zituen aktak. Navarro Abadiñoko Independenteak taldekoa da eta alderdi txiki horrek ere ez du batere argi jokatzen AHTren kontuan. Oposizioan zeudenean proiektuaren aurka omen zeuden, baina alkatetza eskuratu zutenetik anbiguetate handiz jokatu dute, alkateak batez ere, eta azkenean ADIFen aurrean burua makurtu du.

Horretaz gain, esan beharra dago Abadiñon jendea protesta egiteko elkartu zela, eta polizia autonomikoaren hiru furgoneta egon zirela. Jendeak inolako pankartarik atera aurretik, poliziek sei pertsona identifikatu zituzten (eurek nahi izan zituztenak, “porque lo digo yo” polizia batek esandakoaren arabera).