Atxondoko jaialdiko desmontajea azken txanpan!

2008/11/24

Ikusi duzuenez, blogari seriotasun pixkat eman diogu formato berriarekin, jeje. Espero dugu blogera sartzeko arazo gitxiago eman ditzala. Ostegunean Atxondoko jaialdiko karpa guztiz desmontatu genuen, bihar (asteartea) 16:30etan karpa bere lekura eramango dugu eta eszenatokia ere beraz agertu! Ostiralean aldiz, Zelaieta herri eskolako umeen txokolatada izango da gaztetxean eta ondoren ohiko asanblada. Astelehenetik aurrera "uda guztia eta udazkeneko zati bat lanean egon ondoren" Gaztetxeko taberna zabaltzen hasiko gara egunero. Laister tabernako ordutegia jarriko dugu bertan.

Abadiño eta Atxondoko gaztetxeen 10. urteurrena ospatu genituen larunbatean Atxondon

2008/11/17

Larunbatean karpari toldoak eta andamioak jarri, eszenatokia muntatu, kanpoko barra martxan ipini... lanari ekin genion goizean goiz hasita.

Lehenik trikipoteoa izan genuen eberdian Atxondoko taberna ezberdinetatik poteoa. Ondoren bazkaria Oskar Estanga abeslariak alaiturik eta jarraian AHTaren aurkako manifestazioa Atxondoko kaleetatik.

AHTaren aurkako aldarrikapenak izan ziren nagusi egun guztian zehar.

20:00etan puntual hasi ziren kontzertuak gaztetxe barruan, arratsaldetik aurrera giroa sortuz. Fision Boyz, Sus Scrofa eta Silikosos taldeak aritu ziren gaztetxean.

Eguna bukatzeko, Pixontxiz, Niri Bost eta Arrain Sopie musika taldeak karpan ikusteko aukera izan genituen

Esan beharra dago dena ez zela nahi bezala irten. Aizkolariak ezin izan zuten etorri, argazki familiarra egiteko astirik ez genuen izan, bideoaren proiekzioa, erromeria eta zozketa bertan behera geratu ziren, argindarrarekin arazoak... Baina Atxondora hurbildutako guztiek giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten. Ospakizunak bukatu dira, baina orain dena txukun eta garbi uztea dagokigu. Arratsaldetan Atxondoko gaztetxera hurbildu!

Pintxoak, bideoa eta antzerkia izan genituen ostiralean Abadiñoko Gaztetxean.

Pintxoak, bideo emanaldia eta antzerkia izan genituen ostiralean Atxondo eta Abadiñoko gaztetxeen 10. urteurrenen ospakizunei hasiera emateko.

55 lagun gerturatu ziren gaztetxeko bideoa eta "Honolulu leku bat" antzezlana ikustera.

Gutxitan izaten ditugu antzerkiak gaztetxean eta sarriago jarri beharko genituzke jendearen erantzuna ikusirik.

Larunbateko Atxondoko jaialdirako prestaketak aurrera doaz

2008/11/13

2 egun baino ez dira geratzen Atxondo eta Abadiñoko gaztetxeen 10. urteurrenaren ospakizun eguna izateko eta gauzak "berde" xamar daude. Bihartik aurrera pilak topera jarri beharko ditugu larunbateko eberdi parterako dena prest egon daiten.

Arratsalde guztia bota dugu karpa muntatzen gaztetxe kanpoan. Eskerrak arratsaldean euririk egin ez duen...

Larunbat goizean toldoa jarriko diogu karpari bai teilatuan eta bai aldamenetan. Bihar Atxondon larunbateko bazkaria egingo da eta Abadiñon pintxoak eta afaria. Gogoan izan pintxoak 20:30etan direla, bideo emanaldia 22:00etan eta antzerkia 22:30etan.

Atxondon antolatu dugun jaialdiko prestaketak hasiak dira iada

2008/11/12

Astelenean hasi ginen Atxondon larunbaterako antolatu dugun jaialdirako prestaketak egiten. Gogoratu bihar karpa montatzeko 3terdietan Abadiñoko gaztetxean geratuta gaudela. Gaur ere zer egin egongo da eta ostiralean Atxondon bazkaria prestatzen hasiko gara eta Abadiñon pintxoak. Turnoetan apuntatzeko eman izena Atxondo eta Abadiñoko gaztetxeetan.

GAZTE EGUNA izan zen larunbatean Abadiñon!

2008/11/10

Eberditik hasita sexualitateko hitzaldiarekin eman zitzaion 2008ko gazte egunari hasiera.

Hitzaldia, tailerrak eta bideo emanaldia izan genituen bazkaria hasi aurretik.

Bazkarian giro paregabea sortu zen, batez ere Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea bertsotan hasi ziren momentutik aurrera.

Bazkaloztean trikipoteoari ekin genion eta kontzertuen aurretik aldiz gazte ekitaldiari. Azken bi hauen argazkirik ez dauzkagu. Gauean aldiz kontzertuetan ez zen espero beste jende etorri.

Sarkor eta Muted taldeen kontzertuekin bukaera eman zitzaion aurtengo Gazte egunari, eta kartelean zetorren arren erromeria bertan behera geratu zen. Nahiz eta Gazte egunak arrakasta handirik izan ez duen arren ondo antolatutako eguna izan da aurtengoa, beraz zorionak antolatzaileei!

Zirkoa eta kontzertua izan genituen ostiralean Gaztetxean eta probalekuan.

200 bat lagun elkartu giñen probalekuan "koblakari"ren eskutik eskeinitako zirko eta malabare ikuskizunean.

Orain bi urte "koblakari"koek ere gurean egoteko aukera izan zuten. Aurrekoan Gaztetxe kanpoan izan genituen, baina aurten eguraldi txarraren ondorioz probalekuan egin behar izan dugu ikuskizuna.

Boloak suarekin, pelotak, gurpil bateko bizikleta, diaboloa... Mota ezberdinetako ikuskizunekin gozatzeko aukera paregabea izan genuen ere.

Gauen aldiz, Gaztetxea erdizka bete genuen "Apurka"ren kontzertu zoragarriarekin. Ea berriro bueltan ikusten ditugun hemendik eta jende gehiago animatzen den kontzertura!

Lapurreta izan zen Gaztetxean


Orain 10 egun inguru lapurreta izan zen gaztetxean eta goiko atea guztiz apurtu zuten lapurrek. Zorte onez, balio handiko ezer ez zuten eraman gaztetxetik. Iadanik konponduta dago atea, eta orain bai ezingo dela inor sartu!alarma eta guzti!

2 pertsona Abadiñoko AHTaren lanetara kateatu dira berriz ere.

2008/11/05

Astearte honetan 2 pertsona Abadiñoko mendilibar auzoko AHTaren lanetara kateatu dira. Inguruan zegoen jendea ere identifikatu zituzten. Informazio gehiagorako klikatu HEMEN

Ostiralean umeentzako txokolatada eta filmea izan genituen gaztetxean

2008/11/03

Gaztetxeko lanak hasi zirenetik, (uda aurretik) eskolako umeen urtegunen ospakizun txokolatadak probalekuan egin izan ditugu. Orain lanak bukatzear daudela gaztetxean egiten hasi gara berriz. Irudian ostiraleko txokolatada.

Gauean aldiz, gaztetxeko 10. urteurreneko ospakizunei jarraipena emanez, 30 lagun bildu giñen "Batalla en Seattle" filmea ikusten.

Azaroak 8an Gazte eguna izango da Abadiñon!

2008/11/01

Urtero bezala, sasoi hauetan gazte eguna antolatzen da Abadiñon. Aurtengo edizioa Azaroak 8an izango da, eta goizetik hasi eta hurrengo goizerarte mota guztietako ekimenak izango dira.