2010/04/26
Abadiñoko iratxoek antolatuta, futbito txapelketa izan genuen larunbatean traña matienako eskoletan. Jaietako egitaraua hasi bada ere, bihar hasiko dira ofizialki traña matienako jaiak donien atxaren igoeragaz.
Abadiñoko iratxoek antolatuta, futbito txapelketa izan genuen larunbatean traña matienako eskoletan. Jaietako egitaraua hasi bada ere, bihar hasiko dira ofizialki traña matienako jaiak donien atxaren igoeragaz.
- abadiñoko gaztetxea - 12:04 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA
Abadiñoko iratxoek maiatzaren 8rako (disfraz eguna) maskarrada taldearekin 18:30etan poteo alaia antolatu dute. Gogoratu traña matienako jaietarako gaztetxeko txosnan turnoak egiteko jendea behar dela, hortaz pasa gaztetxetik turnoa hartzen.
- abadiñoko gaztetxea - 13:49 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA
Apirilaren 26tik aurrera, astelehenero gitarra ikastaroa izango dugu Abadiñoko gaztetxean. Bakoitzak bere gitarra ekarri beharko du eta aldez aurretik gaztetxean izena ematea komeni da.
- abadiñoko gaztetxea - 13:57 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA
Abadiñoko gazte asanbladak igandean AHTaren aurka Arrasatetik Aramaiora egingo den mendi martxa nazionalean parte hartzeko deia luzatzen du. AHT gelditzera goaz!
- abadiñoko gaztetxea - 13:52 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA
Gero eta gutxiago falta da traña - matienako jaiei hasiera emateko. Apirilaren 27an donien atxaren igoerarekin batera hasiko dira jaiak, maiatzaren 9rarte luzatuko direlarik.
Maiatzaren 8an traña matienako jai batzordeak beste musika talde ospetsu batzuk bertsionatuko dituen kontzertuak antolatu ditu.
Aurten ere txosnak eta tabernak elkarrekin egitaraua kaleratu dugu. Besteak beste bazkari herrikoia, parrillada eta poteoa antolatu dugu jaietako bigarren astebururako.
Maiatzaren 8an txosnak eta tabernak antolatutako bazkari herrikoia izango dugu. Bazkaria 200 lagunentzat mugatua izango da, beraz lehen bait lehen traña matienako ohiko lekuetan erosi txartelak.
- abadiñoko gaztetxea - 20:37 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA
Apirilaren 16an (ostirala) Arrasatetik etorritako Dirty acoustic brothers eta The chackers, Azkoitiko Pillhead taldearekin batera arituko dira Abadiñoko gaztetxean 21:30etatik aurrera.
- abadiñoko gaztetxea - 23:22 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA
Apirilean ekintza ezberdinak izango ditugu Abadiñoko gaztetxean. Filmeak, futbol partida, kontzertuak, dokumentala eta partxis txapelketa besteak beste. Honeri, apirilaren 28an hasiko diren traña-matienako jaiak geitu behar dizkiogu
- abadiñoko gaztetxea - 23:20 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/04 2010ko APIRILA