2008/04/21
Maiatzeko lehen ostirala Traña-Matiena auzoko jaiak direla aprobetxatuz, bertan egingo dugu ohikoa den elkarretaratzea eskolen aurrean. Zu ere anima zaitez!!!
Maiatzeko lehen ostirala Traña-Matiena auzoko jaiak direla aprobetxatuz, bertan egingo dugu ohikoa den elkarretaratzea eskolen aurrean. Zu ere anima zaitez!!!
- abadiñoko gaztetxea - 20:38 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
Pasa den urtean, Abadiñoko gazte asanbladakook Traña-Matiena auzora zabaldu asmoz jaietarako egitaraua kaleratu genuen. Futbito txapelketa, bazkaria, sagardo dastaketa... Aurten aldiz txosnagune eta tabernen artean kaleratu dugu egitaraua. Maiatzaren 3an (larunbata) egingo den bazkaria da adibide garbi bat. 12:00etan frantziar aldetik datorrenen batukada antzeko talde bat izango da, 50 pertsonek osatzen dutelarik taldea. 14:00etan bazkarirako txanda iritsiko da eta ondoren Ezteibar eta Ubietak alaituko digute giroa. Hau bukatzerakoan Orkresta musika taldearekin poteoari ekingo diogu. Ez ahastu mozorrotuta etortzea mozorro onenarentzat saria egongo bait da!!! Gai librea!!!
- abadiñoko gaztetxea - 21:54 4 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
Traña - Matienako taberna eta txosnaguneak aurtengo jaiei hasiera emateko kontzertuak antolatu ditugu. Apirilaren 25ean (ostirala) izango dira kontzertuak. 22:00etan txosnagune ondoko parkean arituko dira feos pero majos (ugao) eta desmascaradas (catalunya) taldeak. Gogoratu urtero bezela gazte asanbladak txosna jartzen duela traña-matienan eta turnoak oraindik bete barik daudela!!!
- abadiñoko gaztetxea - 20:39 1 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
Apirilak 5ean durangaldeko Gazte asanbladek AHTaren aurkako eguna antolatu genuen. Goizean, eztabaidak eta umeentzako jolasak egon ziren. Beranduago 200 gazte inguruk bazkaldu genuen eta ondoren manifestazioan 800 pertsona inguru batu giñen.
- abadiñoko gaztetxea - 23:00 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
24 lagun batu giñen ostiralean askapenako bi kidek emandako hitzaldian. Bideo bat ikusteko aukera izan genuen eta ondoren hitzaldia eta galdeketak izan genituen.
- abadiñoko gaztetxea - 21:47 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
Berandutu zen arren, ekimena burutu genuen AHTaren aurkako hileko lehen ostiral honetan. Tren baten barrura sartu eta Zelaieta auzotik zarata pixkat atera genuen
- abadiñoko gaztetxea - 21:30 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
Abadiñoko AHT gelditu elkarlanak antolatuta, informazio guneak izango dira Muntzaratz, Matiena eta Zelaieta auzoetan datozen asteotan. Informa zaitez!
- abadiñoko gaztetxea - 12:09 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA
Apirilak 4ean AHTaren aurkako hileko lehen ostirala daukagu. 18:00etan tren erraldoia Zelaieta auzotik igaroko da eta 19:30etan aldiz elkarretaratzea burutuko dugu ohiko lekuan. Larunbatean, Durangora!!! Irudian herritik jarritako pankartetariko bat.
- abadiñoko gaztetxea - 20:31 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/04 2008ko APIRILA