Gazte asanbladako material berria salgai!

2009/11/30

Neska eta mutillentzat atera berri ditugun niki eta sudaderak salgai ditugu gaztetxean. Animatu eta jantzi elegante!

Emakumearen aurkako erasorik ez!

2009/11/26

Atzo azaroak 25, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko eguna izan genuen. Abadiñoko gazte asanbladak bere atxikimendua eman zion egun honi.

Azaroak 21ean GAZTE EGUNA Abadiñon

2009/11/16

Urtero bezala Abadiñoko gazte independentistek Azaroak 21erako gazte eguna antolatu dute Abadiñon. Hiltzaldia, trikipoteoa, kontzertuak, bazkaria, kalejira, ekitaldia... izango ditugu besteak beste. Nabarmentzekoa da 17:00etatik aurrera durangaldeko musika taldeen maratoia egongo dela. Pixontxis, daltondarrak, stand by, gazte itzala, namek planet eta disorders izango dira taldeak eta gaua ondo bukatzeko Dj bull ere izango dugu.

Gaztetxe eta gazte asanbladak aurrera!!!

2009/11/13

7 gaztetxe ditugu gaur egun Durangaldean (Elorrixon, Atxondon, Abadiñon, Durangon, Berrizen, Zaldibarren eta Otxandixon) Zornotza eta Iurretako herrietan gaztetxearen aldeko borroka piztuta dagoelarik.
Zornotzako kasuan okupatu beharreko fabrika hutsa, udaletxeak aurreko egunean bota zuen. Momentu honetan kale gorrian daude baña iñoiz baño indartsuago eta ilusio gehiagorekin dago bertako gazte asanblada.

Iurretako kasuan, Abadetxea erre zenetik 4 gaztetxe okupatzera pasa dira, kasu guztietan bertatik bota dituztelarik. Oraindik ere, ez dute amore eman eta Azaroaren 20 eta 21erako Abadetxe gaztetxearen 10. urteurrenaren ospakizun jaialdia izango dute.
HERRI BAT GAZTETXE BAT!!! DURANGALDEKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADAK AURRERA!!!

Durangaldeko gazte mugimenduaren topaketak egin dira Abadiñon

2009/11/01

Asteburu ezin hobea izan dugu Abadiñon Durangaldeko gazte mugimenduaren topaketak izan direla eta. 7 lan taldetan banatuta, 7 lan ildo ezberdinen inguruan eztabaidatu eta aurrera begirako ondorioak atera ditugu.

Eztabaidak, tailerrak, hitzaldiak, bideo emanaldiak, kontzertuak, parodiak... denetarik izan dugu asteburu honetan eta positiboki baloratu dituzte topaketa hauek antolakuntzan ibili direnek.
Informazio gehiagorako klikatu HEMEN

Anboto astekaria 2009ko Urriak 30

2009/10/30

Bukatu dira Abadiñoko gaztetxearen 11. urteurreneko ospakizunak. Balorazio ezin hobea egiten dugu asteburu honetatik, antolatutako ekimen guztiak jendetsuak izan bait dira. Orain Abadiñon deskantsurik hartzen ez dugunez, gabonetako eta san blasetako egitaraua prestatzen hasiak gara. Animatu eta zuek ere etorri jaiak guztion artean antolatzera!

11 urte bete ditu Abadiñoko gaztetxeak. eta AURRERA!!!

2009/10/26

Abadiñoko Gaztetxeko 11. urteurrenaren ospakizunei hasiera emateko umeentzako "estintore gaineko lanpara" antzerkia izan genuen.

Euria egin zuen arren, makina bat hume hurreratu ziren gaztetxera beraiei zuzenduriko antzerkian.

Abadiñoko "talde batuak" dantza taldekoek, probalekutik hasi eta gaztetxean bukatuko zen kalejira egin zuten herritik zehar.

Mutillen eta nesken dantzen ostean, ume txikien dantzen txanda heldu zen. Eguraldi txarra zela eta gaztetxe barruan egin behar izan ziren dantzak.

Gauean Bilbotik etorritako "el tenderete"ko lagunek txotxongilo ikuskizuna eskaini ziguten gerturatutakoei.

"Hamaika gatazka" izenburuko obran, okupazioak daukan garrantzia ikusi ahal izan genuen.

Urteurreneko ospakizun guztietan bezala, txotxongiloekin ere gaztetxera topera zegoen.

Denok itxarotako eguna heldu zen, ospakizun eguna! 11. bizikleta martxa honetan, aurreko urteetan baño jende gutxiago bildu giñen arren jende dexentek egin genuen auzo ezberdiñetatik martxa.
Umeak, gazteak eta ez ain gazteak bizikleta hartu eta batera ekin genion ordu terdi iraungo zuen bizikleta martxari.

11 urte dira egun hau ospatzen dugula, eta inoiz ere ez digu eguraldi txarrik egin. Magia izango ote da?

Graffitilaria, gaztetxe atzeko horma margozten egun guztia iardun zuen

Beti bezala herri bazkaria izan genuen ohiko babak sakrametuekin, natillak, kafea eta kopa izan genituelarik.

Jende andana bildu zen bazkarian, eta beti egin izan dugun kuadro eder baten zozketa ere egin genuen.

Tripa bapo bete ondoren Abadiñoko "banarte" antzerki taldekoen eskutik herriko 4 monologo izan genituen ikusgai.

Bazkarian monologoak zeuden bitartean, umeentzako jolas ezberdinak egiten hasi ziren "urdaibi"ko lagunak.

Umeak ez ziren protagonista bakarrak izan, adin guztietako jendea bota bait zen tirolinatik.

kaxen jokua, funambulismoa eta tirolinan ibiltzeko aukera izan zuten umeek.

Abadiñon ume trebeak ditugula argi geratu zen jolas hauekin.

Eta nola ez, urteroko argazki familiarra atera genuen bertara hurbildutako guztiek.

Gauean, kontzertu eta parrandarako ordua iritsi zen. Aragoitik etorritako Mallacan taldeak eman zion hasiera gauari. Ondoren 2.55 taldekoek urteurrenerako egindako abestia abestu eta punk bertsioak egiten dituen PKU taldeari eman zioten testigua. Gaua ondo bukatzeko Lasarteko Trikihots erromeri taldea izan genuen.

Igandean antzerki jendentsua izan genuen adin guztietako jendearentzat. Usurbildik etorritako antzerki talde honek "Soofing" antzezlana eskaini zigun.

Antzerkia amaitu ostean, txokolatea, pastak, pastela, galletak, bizkotxoak eta natillak izan genituen, batek baño gehiago bertan afaldu zuelarik.

Abadiñoko gaztetxeko urteurrenaren ospakizunei bukaera emateko ohikoak diren su artifizialk jaurti genituen.

Traka finalarekin jaiei amaiera eman eta hurrengo urterarte esan genion.

Anboto astekaria 2009ko urriak 23 ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA!!!

2009/10/23

Gaurko egunean, orain 11 urte justu, galindezen morroein etxera sartu ziren Abadiñoko zein ondoko herrietatik etorritako gazteak etxe zahar hura gaztetxe bilakatuz eta herriari beste bizimodu bat eskaini asmotan. Nork esango zuen orain 11 urte gaztetxea gaur egun dagoen bezela eta daraman funtzionamendua edukiko zuenik? 11 urte hauetan belaunaldi ezberdinetako gazte ugari ibili dira gaztetxean lanean, beti ere autogestioaz eta asanbladaz lan eginez.
ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA ETA URTE ASKOTARAKO!!!