AHT GELDITU!

2009/12/15

Urtarrilaren 3an (igandea), Abadiñoko udaletxeak jartzen duen tren txu-txura igoko gara AHTaren aurka protesta egiten. Zelaietan hartuko dugu trena eta traña-matiena auzoan geratuko gara bertan enkartelada egingo dugularik. Enkartelada bukatzerakoan, trenak gaztetxeraino eramango gaitu eta bertan gaztaina erreak jateko aukera izango dugu.

Kontzertuak Abadiñoko gaztetxean

Gabon hauetan ikuskizun ezberdinetaz gain kontzertuak ere izango ditugu gaztetxean. Abenduak 25ean Humprhy cao izango dugu gurekin eta urtarrilaren 1ean berriz Tabula rasa taldea. Azken hauek 70. eta 80. hamarkadako abesti lasaien bertsioa egiten dituzte.

XAKE TXAPELKETA mundiala Abadiñoko gaztetxean

Abenduak 29 eta 30ean Abadiñoko gazte asanbladak antolatutako xake txapelketako kanporaketak jolastuko dira, finala otsailean izango delarik. Hasi entrenatzen eta eman izena gaztetxean.

ZINEKLUBA aurrera!

Gabon hauetan zineklubak ez du etenik izango eta asteartero jarraituko dugu filmeak jartzen. Abenduak 29an 21:30etan hasita celda 211 filma ikusgai izango dugu.

Urtarrilaren 2an orain zinemetan dagoen 2012 filma izango dugu. Zatoz zineklubera!

Negu honetan umeentzako filmea

Negu guztietan bezala umeei zuzenduriko ekintzak ere izango ditugu. Abenduaren 29an, 18:00etan hasita kung fu panda filmea izango dute ikusgai txikiek.

Zatoz olentzero abesten!

Urtero bezala Abadiñoko gazte asanbladatik baserriz baserri olentzero abesten joango gara. Aurten aldaketa bat dago baña, goizetik hasiko gara eta horrela urteroko ibilbideari Mendiola auzoa gehituko diogu, guzti hau gogaikarri bertso eskolakoek lagunduta egingo dugularik. Hortaz, goizean mendiola auzora baserriz baserri abesten joango gara, ondo bazkalduta gaztelu auzora igoko gara. Ondoren traña-matienatik hasiko den preso eta iheslarien aldeko olentzerora batuko gara.

Negu honetan zatoz gaztetxera!

2009/12/12

Badatoz gabonetako oporrak eta horrekin batera urtero Abadiñoko gaztetxeak kaleratzen duen egitarau berezia. Besteak beste, kontzertuak, filmeak, txapelketak... egongo dira. Egitarau osoa ikusteko klikatu irudian. Negu honetan gaztetxera gerturatu!!!

Asteartero ZINEKLUBA gaztetxean

Orain pare bat hilletatik web orrialdean kartelak jarri ez ditugun arren, zinekluba izan dugu gaztetxean astearte gabero. Zineklubak izan duen erantzun ona ikusirik astearteroko zita mantentzen da. Datorren zinekluba Abenduak 15ean izango da 21:30etan, filmea "enemigo a las puertas" izango delarik.

Abenduak 22an aldiz, ordu berdinean Slumdog millionaire filmea izango dugu ikusgai. Gogoratu zineklubak asteartero jarraituko dituela filmeak eskaintzen.