2010/08/30
Giro paregabean ping pong txapelketa izan dugu Abadiñoko gaztetxean. 16 lagun aritu dira nor gehiagokoan eta argazkian dituzue podiumera igotzea lortu duten txapeldunak.
Giro paregabean ping pong txapelketa izan dugu Abadiñoko gaztetxean. 16 lagun aritu dira nor gehiagokoan eta argazkian dituzue podiumera igotzea lortu duten txapeldunak.
- abadiñoko gaztetxea - 20:42 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Irailaren 18an durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadoratik Besaidera txangoa antolatu dugu. Irteera 11etan izango da topetik eta Besaiden preso eta iheslarien aldeko argazki bat aterako dugu.
Azaroaren 13an aldiz, musika maratoia antolatu dugu Durangon. 18 talde inguru dira bertan izena eman dutenak eta datozen egunetan abesti bana grabatuko dute Atxondoko gaztetxean. Hona hemen musika talde bakoitzaren ordutegia.
ABUZTUAK 31
15:30 – 16:00: MIDNIGHT CREW
16:00 – 16:30: THE STRIKES
16:30 – 17:00: BIDEAN GALDUTA
17:00 – 17:30: TRASTORNO
17:30 – 18:00: DALTONDARRAK
18:00 – 18:30: LITTLE JOHN AND THE HOWLING DIABRUS
18:30 – 19:00: SHOCK – ASALTO
19:00 – 19:30: BEK
20:00 – 20:30: LARREGI
IRAILAK 2
15:30 – 16:00: JAIK- abadiñoko gaztetxea - 20:14 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Atal berri bat jarri dugu martxan web orrialdean. "Ikusi" atalean bideo batzuk eta gazte asanbladak egiten duena ikusteko aukera daukazue argazki batzuei esker.
Abadiñoko gazte asanbladak parte hartzen duen jaiei errepasoa ere egiten diegu bertan.
Klikatu irudian atal berrira sartu ahal izateko, edota eskuineko linkean klikatu.
- abadiñoko gaztetxea - 22:25 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Urtero bezala erreka garbiketa egin genuen Zelaietatik igarotzen den Ibaizabal errekan. Bertan bildutako zikinkeri guztia herriko udaletxe aurrean bota genuen protesta bezala.
Bestalde, asteazkenero filmeak izan ditugu eta zineklubak aurrera jarraituko duenez datozen asteetan ere filme ezberdinak proiektatuko dira Abadiñoko gaztetxean.
- abadiñoko gaztetxea - 23:41 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Asteazkenero Zinekluba daukagu abuztuan zehar Abadiñoko gaztetxean. Hona hemen datozen 3 asteetan ikusgai izango ditugun filmeak.
- abadiñoko gaztetxea - 22:55 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Abuztuaren 30etik aurrera ping pong txapelketa izango dugu Abadiñoko gaztetxean. Partidak egun ezberdinetan jolastuko dira, beraz adi egon. Eman izena gaztetxean abuztuaren 24a baino lehen.
- abadiñoko gaztetxea - 22:52 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Abadiñoko iratxoak eta gazte asanblada elkarlanean, erreka garbiketa izango dugu abuztuaren 11an (asteazkena) Zelaieta auzoan. Erropa zaharrekin etortzea gomendatzen dugu.
- abadiñoko gaztetxea - 23:06 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA
Webgunea sortu zela 3 urte pasa direla ospatzeko bideo emanaldi berezia izango dugu datorren asteazkenean Abadiñoko gaztetxean. Abadiñoko gaztetxeko irudi zaharrak izango ditugu ikusgai. Datorren asteazkenetik aurrera, zinekluba berriz martxan jarriko da.
- abadiñoko gaztetxea - 21:56 0 ERANTZUN
Albistearen data 10/08 2010ko ABUZTUA