Hasi dira klaseak, eta horrekin batera umeen txokolatadak.

2007/09/29

Hilean behin umeentzako txokolatadak burutzen dira gaztetxean. Abadiñoko eskoletan hille horretan (oraingoan irailean) urteak bete dituztenen ospakizuna da.

Gaztetxeak, erosketak eta txokolatada prestatu egiten ditu, urteak bete dituztenen gurasoek txokolatada ordaintzen dutelarik.

BUKATU DUGU GAZTETXEKO 2. ALDIZKARIA!!!!!!!!!

2007/09/26


Kostata baña bukatu dugu gaztetxeko ZER DIÑOGU aldizkariaren 2. alea! Pare bat aste barru abadiñoko buzoietan egongo da dena ondo badoa. Gaia aldatuz, ostiralean umeentzako txokolatada egongo da gaztetxean, hau prestatzeko bihar arratsaldean erosketak egingo dira eta ostiralean 16:00etan txokolatadako prestaketa izango da.

ATAL BERRIA MARTXAN!!!!! GAZTETXEA EZAGUTU!!!!

2007/09/23

Atal berria jarri dugu martxan. Atal berri honetan, gaztetxea argazkien bidez esagutzeko aukera duzu, eta nola ez, azalpen da guzti. Abadiñoko musika taldeen atala aldiz, gaztetxeko urteurrena pasatakoan jarriko dugu martxan. Gaztetxeko istorioaren atala egiten gaude oraindik.

Gazte Asanbladak ahul hasten du AHTaren aurkako kanpaina

2007/09/22

Alde batetik euria, eta bestaldetik aurrelanketa eskazaren ondorio izan dira gaur burutu dugun kanpainaren hasierako argazki "popularra". Alde positiboa, auzo ezberdiñetako gazteak batu direla izango litzateke. Akatsetatik ere ikasi egin behar denez, aurrerantzean kanpaina indartzeari begira egongo gara burubelarri. Argazkiaren ondoren pintxoak jateko tartea ere izan dugu. Ez dezagun burua makurtu, ABADIÑOK AHTrik EZ DIÑO!
Informazio gehiago: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=8984

KANPAINAREN HASIERARAKO PREST!

2007/09/21

Kanpainaren hasierarako propaganda lanak bukatu gabe daude oraindik. Portalada matienan eta muntzaratzen egitea falta zaigu. Gaur arratsaldean egin beharko da. Aldi berean,16:00etan gaztetxearen garbiketa dagoelarik. Danon laguntza beharreskoa da. Datorren astean ere, pankartak egiteko beste kedada bat egongo da, beraz, adi egon. ABADIÑOK AHTrik EZ DIÑO!

22an danok argazkira!

2007/09/18

22an 12:00etan kanpainari hasiera emango dion argazkia egongo da, ondoren hurbiltzen diren guztientzako pintxoak egongo direlarik. Ostegunean 16:00etan pankartak egiteko kedada dago.

Bukatu dira Aitte Kurutzeko jaiak

2007/09/17

Igande arratsaldean ere, jente ugari batu zen antolatutako tortilla txapelketan. Orain, zikindu den guztia garbitzearen, eta txosna kentzearen txanda da.


Mozorro eguna

2007/09/16

Arratsalde partean umeentzako jolasak egon ziren, ondoren txokolatada bat egon zelarik.

130 lagun batu giñen bertsoafarian. Asko izan ziren mozorroa jartzera auzartu zirenak.
Jospa musika taldearen erromeria doinuekin, gaztetxe guztia dantzan jarri zuten. Ugariak izan ziren taula gainera igondako "espontaneoak".



Pijama eta kamisoi eguna IKARAGARRIA!!!

2007/09/15

Gaztetxean giro ezin hobea egon da. Asko izan ziren pijama eta kamisoia jantzi zutenak.

Jai batzordeko txosna eta gaztetxea goizalderarte egon dira zabalik. Gaur, pijama eta kamisoia etxean utzi eta mozorrotu zaitez!

Urtero lez, giro ezin hobea sortu da aurtengo pijama eta kamisoi egunean. Aurten, eguraldiak lagundu digu eta ferialeku parkea beteta ikusteko aukera izan dugu.

23an AHTaren aurkako kanpainari hasiera emango diogu!

2007/09/14

Orain gutxi burutu dugun akanpadak bere fruituak ematen ari da. Akanpadan, Gazte Asanbladak azken 9urteetan AHTaren aurka egindakoa hausnartu, eta ondorio batzuetara heldu gara. Betidanik momentu puntualetako ekintzetara mugatu gara eta ekimen horiek ez dute jarraipenik izan. Hau ikusita, Gazte Asanbladak kanpaina bati emango dio hasiera. Horretarako, Gazte Asanbladako kide diren eta izan direnei eskutitz bana banatu zaie Irailak22an 12:00etan egingo den argazkira, eta ondoren emango diren pintxoetara joan daitezen. Bertara zuek ere gonbidatuak zaudete. Eta nola ez, kanpañan zehar, astero astero egingo diren gauzetarako laguntza ere behar dugu. AHT GELDITZERA GOAZ!

Hasi dira jaiak!!!

2007/09/13

Dagoeneko hasi dira jaiak Abadiñon. Gaurkoan donien atxa igo da, ondoren, afaria eduki dute gaztetxean egunean zehar lanean ibili direnak.

Aitte kurutzeko jaiak irauten duten bitartean blog-a eguneratzen joango gara.

Aurten eszenatoki ondoan txosna bat jarriko da. Alde batetik jaiei bizi gehiago emateko, eta bestaldetik datorren urteko jaietan diru gehiago eduki ahal izateko. Bihar goizean laguntza beharko da txosnako barra atontzeko.

informazio gehiagorako klikatu http://www.jaiakbizi.net/info/berria.php?id=8940

Etor zaitez bertso afarira!

Aitte kurutzeko jaiak direla eta Bertso afaria izango da larunbatean "disfraz eguna". Oraindik txartel batzuk salgai daude. Abisua: txartelak amaitu eskero ez dira gehiago saltzen jarriko! Hau bukatzerakoan, gaztetxean jospa musika taldearen kontzertua egongo da.

Aitte Kurutzeko jaiak!



Kartelean klikatu Aitte Kurutzeko jaietako egitaraua ikusi nahi baduzue. Aurten jai batzordeak barra bat jarriko du ferialekuan, eszenatoki ondoan, bertako turnoak, "gaztetxekoan bezala" bete barik daude oraindik, denon laguntza beharreskoa da jai hauek benetan bultzatzeko. Beste barik jai batzordeko barraren muntaketa gaur eta bihar izango da. Gaztetxean dagoeneko ezer gutxi dago egiteko, astean zehar bertako taberna txukundu egin bait da.

BLOG-A OSTEGUNERARTE GELDIRIK EGONGO DA.

2007/09/09

Berriro ere, beste geldialditxo bat egingo du blogak. Oraingoan laburragoa izango den arren. Bitartean aitte kurutzeko jaietarako prestaketa lanak egongo dira gaztetxean. Barra atondu, taberna garbitu, erosketak.... Badatoz aitte kurutzeko jaiak, eta horrekin batera turnoak ere. Gaztetxeko turnoak oraindik bete barik daude, eta jai batzordeko barrako turnoak ere. Apuntatu lehen bait lehen!

ZUEN GAZTETXEKO ARGAZKIAK BEHAR DITUGU!

2007/09/07


Datorren larunbatean kontzertua gaztetxean!

2007/09/06

Irailak 15, larunbata, aitte kurutzeko jaiak direla eta, kontzertua egongo da gaztetxean. Musika taldearen izena jospa! da, beraiek ondarrutarrak dira, eta aurreko batean ere hemen izan genituen "tuboskapi" izenarekin. Laister jaietako egitaraua jarriko dugu!

Abadiñoko musika taldeen blog-a jarri nahi dugu martxan. Zure laguntza behar dugu!

2007/09/03


Akanpadako azken eguna

2007/09/01

5egunetan gauza asko egin ditugu. Tamalez azken eguneko asanblada ezin izan genuen egin denborekin justo ibili giñen eta. Datorren astean egingo dugula suposatzen dugu, hortaz, bertarako ideiak ekarri, Gazte Asanbladak aurrerantzean AHTaren inguruan zer egingo duen erabakiko bait da.

Bukatu da akanpada. Jente asko hurbildu zen bertsoafarira eta giro ezin hobeak gosatzeko aukera izan genuen. Sorpresak eta guzti egon ziren!