HILEKO LEHENENGO OSTIRALA

2007/10/29

Badator hileko lehenengo ostirala, eta horrekin batera hilero burutuko dugun AHTaren aurkako ekimena eta enkartelada. Ekimena oraindik zehaztu barik dago zer izango den. Aste hontako asanbladan erabakiko da zer egin, eta ondoren enkartelada burutuko dugu semaforoetan.

GAZTETXEKO 9. URTEURRENA, ESPEKTAKULARRA!!!

Ondo hasi genuen asteburua, Jende andana bildu zen gaztetxeko inguruetan bertan egon ziren umeen, nesken eta mutillen dantzak ikusi asmoz.

Gerturatutako guztientzako pintxoak egon ziren. Ondoren asteburuari hasiera emateko txupinazoa egon zen ere.

Gabean Abadiñoko 2musika talderen kontzertuak egon ziren. Kontzertuak bukatu eta gaztetxea segidan itxi genuen, hurrengo eguna gogor etorriko zen eta...

9. bizikleta martxa burutu genuen goizean goiz. Abadiñoko auzo ezberdinetatik pasatu zen martxa, astolatik, matienatik, lebariotik, gaztelutik, muntzaratzetik eta zelaietatik.

160 lagun inguru batu ginen bazkarian. Kuadro baten zozketa ere burutu genuen bertan.

Bazkal ondoren, betiko lez famili-argazkia atera genuen.

Giro ezin hobea sortu zuten Anje Duhalde, Igor elortza eta Eñaut Uruburuk. Momentu unkigarriak ere izan genituen, batez ere azken abestian. ETXEAN NAHI DITUGU!!!

Asterix, Obelix, eta Panoramix-en eskutik Gaztetxea 9urteetan gogor mantentzeko sekretua plazaratu zuten, edabe magikoa hain zuzen. Guztiek edabe hori daztatzeko aukera izan zuten, beraz beste 9urtetarako indarrak soberan ditugu! Honekin batera DJa ere izan zen.

Gazte Asanbladaren AHTaren aurkako kanpainari jarraiera emanez, kalejira burutu genuen Zelaietako kaleetatik. Beranduago Abadiñoko 4musika taldek eskaini zuten beraien kontzertua giro paregabea sortu zutelarik.

Urteurreneko ospakizunekin bukatzeko, igandean antzerkia egon zen. Bertara adin guztietako 60bat lagun etorri ziren. Bukatzeko, txokolatea egon zen, su artifizialak eta ohikoa den legez, traka finala.

DENA PREST ASTEBURURAKO!!!

2007/10/26

Aurrekoan, haserre geunden udaletxekoek kartelak kendu zizkigutela. Oraingoan aldiz, detalle bat izan dute gurekin gaurko egunean gaztetxe kanpoko bedarra mozten. Bajatu denok ahalik eta ariñen gaztetxera laguntza beharko da eta!!!

HELDU DA ASTEBURUA!!!

Hainbeste itzarondako asteburua heldu da Abadiñarrentzat!!! Gaur, txupinazoa izango da, dantzariak, pintxoak eta kontzertuak izango direlarik. 9:30ak inguru Durango irratian elkarrizketa egingo digute, eta 11:30etan beste bat Anboto irratian. ASTEBURU HONETAN, PASA ZAITEZ GAZTETXETIK!!!

Asteburua gero eta hurbilago gero eta lan gehiago!!!

2007/10/24

Esan ahal da, gaur egindako asanbladan urteurreneko asteburua lotuta geratu dela. Propaganda lanak erdi bukaturik ditugu. Espero dugu oraingoan, UDALETXEAK EZ DITZALA BERRIRO KARTELAK KENDU! Gure komunikazio tresna bakarrenetarikoa diren kartelak kentzen dizkigute! gaztetxean ditugun kartelak! gure panel informatibokoak! gure basureraren eguzkia ezabatu... HAU HORRELA JARRAITU ESKERO NEURRIAK HARTU BEHARKO DITUGU!!! Bihar eta ostiralean topera ibiliko gara gaztetxea atontzen, lan asko dago egiteke eta dena egiteko astirik ez digun emango arren, saiatuko gara! Etorri zu ere laguntzera!!!

AZAROAK 10 GAZTE EGUNA ABADIÑON!!!

Badira urte batzuk Abadiñon Gazte Egunak egiten hasi zirela, azken urteotan Intsumisio Egun bezala ezagutu izan ditugunak hain zuzen. Aurtengo Gazte Eguna AHTaren inguruko testuinguruan kokatuko dela ohartarazi digute. Besteak beste, bertsobazkaria, disorders, manifestazioa, erromeria, tanga opilak, trikipoteoa, sus scrofa... egongo direlarik. Esan digutenez ere, asanbladak burutuko dituzte egun hori prestatzeko.

ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA!!!

2007/10/23

9urte bete ditu gaur Abadiñoko Gaztetxeak. Hau ospatzeko Abadiñoko ZER IKUSI Gaztetxeko DVD berriaren emanaldia egon da, ondoren pintxoak egon direlarik. Turnoak betetzeke daude oraindik, eta taberna atontzeko ere jentea beharko da datozen egunotan. Gaztetxean ikusiko gara!!! 9URTE EREINDAKOA ERAGITEN!!!

9.urteurreneko abestia gaur bukatuko da egitea

Abadiñoko Niri Bost musika taldea da aurtengoan Gaztetxeko urteurrenerako abestia egingo duen musika taldea. Atzo hasi zuten grabaketa eta gaur amaituko dute. Bestaldetik, AGA-tik aterako dugun Abadiñoko musika taldeen AHTaren aurkako cd-a martxan dago, grabaketak orain 2aste hasi ziren eta laister edukiko dugu gure eskuetan.
GAUR GAZTETXEAK 9URTE BETE DITU! DVD EMANALDIA EGONGO DA 18:00ETAN ETA ONDOREN PINTXOAK! ANIMA ETORTZERA!!!

9 URTE EREINDAKOA ERAGITEN!

2007/10/18

Hemen daukazue Abadiñoko Gaztetxeko 9. urteurreneko kartela. Bihar arratsaldean helduko dira kartelak eta jentea beharko da pegada egiteko.
Informazio gehiago: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9233 klikatuz.

Larunbatean danok Durangora AHTaren aurka!!!

AHT Gelditu Elkarlanak antolatuta, manifestazioa izango da larunbat honetan 19:00etan Durangon. Hau dela eta, Durangaldeko Gaztetxeen koordinadorak manifarako kartelak atera ditu. Abadiñon ostera, kanpainarekin jarraituz, manifarako deialdia ere egin dugu pankarten bidez. Gaia aldatuz, Gaztetxeko aldizkariko 2.alea ikusgai dago aldizkariko atalean.

GAZTETXEKO 9.URTEURRENA LAISTER!

2007/10/15

Urtero lez, Gaztetxeko urteurrena dator, eta honekin batera ospakizunak. Beti bezala, adin guztiei zuzenduriko egitaraua kaleratuko dugu. baña aurtengo egitaraua aurrekoekin konparatua "sinplea" egin dugu. Hori bai, egingo ditugun gauza apurrak ondo egingo ditugu! Hor duzue bazkariko kartela, astebururako txartelak salgai egongo dira. Datorren astean laguntza beharko dugu gaztetxean egongo diren turnoekin bezala. Laister egitaraua jarriko dugu!

Abadiño eta Olaztiko Gaztetxeen arteko anai-arrebakidetzen data zehaztuta dago.

2007/10/10

Pasa dira hillabete batzuk Abadiño eta Olaztiko Gaztetxeen anai-arrebakidetzen lehenengo topaketa burutu genuela Olaztin. Azkenean, buruko min asko eman ondoren, zehaztua dago bueltako topaketako data noiz egingo den, Azaroak 1,2,3 eta 4ean hain zuzen. Oraingoan Abadiñon izango delarik. Bertan herria erakutsi, kontzertuak, goitiberak, jolasak... Denetik egiteko aukera egongo da. Egitaraua laister jarriko dugu.

HILEKO LEHEN OSTIRALA

2007/10/06

Hileko lehen ostiraletan, ekimen ezberdinak burutuko ditugu AHTaren aurka, ondoren enkartelada batekin bukatuko direlarik. Argazkiak, oingo ostiralekoak dira.

Enkartelada burutu genuen semaforoetako alde bietan.

Durangaldeko Gaztetxeen Koordinadorak (DGK)k AHTaren aurka atera berri duen DVDa ikusteko aukera izan genuen.

FREEBATASUNA

2007/10/05

Honelako mezuak ez ohikoak diren arren, egoeraren gordintasuna ikusirik beharturik gaude FREEBATASUNA esatera!!!
ATXILOTUAK ASKATU!!!

EMAN IZENA BILLAR TXAPELKETARAKO!!!

2007/10/03

Nahiz eta durangoko jaiak izan, gaztetxean gauza ezberdinak egiten jarraituko dugu. Oraingoan billar txapelketa egongo da eta dagoeneko gaztetxean badago izena emateko aukera. Urriak 16an izena emateko epea bukatuko da. Gogorarazteko, oingo ostiral arratsaldean Abadiñoko ZER DIÑOGU Gaztetxeko aldizkariaren buzonada egongo da.

Abadiñoko ZER DIÑOGU Gaztetxeko aldizkariko atalerako lotura

2007/10/02

Momentuz, Abadiñoko ZER DIÑOGU Gaztetxeko aldizkariko lehenengo alea jarri dugu atal honetan. Esan beharra dago eskaneatu behar izan dugula aldizkaria eta kalitate eskazean dagoela. Datorren astean 2. alea jarriko dugu atal berri honetan.

Kanpainak aurrera darrai!

2007/10/01

Bagaude dagoeneko Abadiñoko auzo ezberdiñetan propaganda lanak burutzen. Bestaldetik Abadiñoko musika taldeek datorren astean grabatuko dute beraien AHTaren aurkako abestiak. Laister Abadiñoko musika taldeen AHTaren aurkako DK (Disko Konpaktoa) kaleratuko bait dugu.

Hileko lehenengo ostirala

Kanpaina hasi berri dugun honetan, hileko lehen ostiral guztietan ekimenak burutuko ditugu enkartelada batekin bukatuko direlarik. Hile hontan durangaldeko gazte mugimenduak AHTaren aurka egindako ekimen batzuen DVD emanaldia izango da. Gerturatzen diren guztiei DVD bana emango zaie.