Durangaldeko gazte topaketak

2010/10/28


Asteburu honetan durangaldeko gazte topaketak dauzkagu Atxondoko gaztetxean. Apuntatzeko ohiko lekuetan egongo da aukera, eta prezioa 10 eurokoa izango da asteburu guztian bertan egon nahi dutenentzat. Hala ere, egun konkreturen baten joan nahi duenarentzat ere aukera dago eta 4 euroko prezioa du eguneko bonoak.Iazko topaketan jarraipena izan nahi du aurtengoak, ondo pasatzeko eta harremanak sustatzeko aukera ezin hobea, beraz, antolatzaileek dei egiten dute urriaren 29, 30 eta 31an Atxondora hurbiltzeko.

ESKERRIK ASKO !!!

2010/10/25


































Egun pozgarriak benetan Abadiñoko gaztetxearentzat asteburu honetakoak . 12 urte pasa dira Abadiñoko gaztetxea gazteok okupatu genuenetik eta urtero egin izan dugun bezala ospatu dugu aurten ere Abadiñoko herriari bizia eman genion eguna.
Eskerrik asko Abadiñoko gaztetxera gerturatu zareten ume, gazte eta nagusi guztiei.
ZORIONAK DENORI !!!

Rock "n" roll fest Abadiñoko gaztetxean

2010/10/12

Abadiñoko gaztetxeko 12. urteurreneko ospakizunei bukaera ona emateko rock and roll doinuekin kontzertuak izango ditugu Urriaren 31an 22:00etatik aurrera. Durangaldeko kilauea eta Arrasateko Bitter honey eta cool circus arituko dira taulagainean.

ABADIÑOKO GAZTETXEAK 12 URTE !!!

12 urte pasa dira 1998ko urriaren 24ean Abadiñoko gazteok galindezen morroien etxea okupatu eta gaztetxe bilakatu genuenetik. 12 urte hauetan, egun zoriontzu hau ospatu asmotan ekintzez beteriko egitaraua kaleratu izan dugu eta aurten ere ez da gutxiagorako izango. 12 urte hauetako ibilbidea denon ahotan izango da urriaren 23tik 31ra bitarte antolatu ditugun ekintza ezberdinetan.
ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA !!!

Umorezko ikuskizuna Abadiñoko gaztetxean

Urriaren 24ean, gaztetxeko aurreko eguneko zikinkeriaren garbiketa egin ondoren umorezko ikusikizuna izango dugu Abadiñoko gaztetxean. When I was manolo du izena ikuskizunak, eta hau ikusi eta gero su artifizialak eta txokolatea izango ditugu asteburua ondo amaitzeko.

Urriaren 23an BAZKARI HERRIKOIA Abadiñon

2010/10/07

12 urte pasa dira, 1998ko urriak 24 hartan Abadiñoko gazteok ilusio handiz egun herriko gaztetxe bezala ezagutzen dugun etxea okupatu genuela. Hori dela eta egun handi hura goraipatzeko urtero gaztetxea okupatu zen eguneko urteurrenaren ospakizunak egin izan ditugu.
Herri bazkaria da gainera, gaztetxetik pasatako belaunaldi ezberdinak batzen gaituen momentua. Lehengo kuadrillak, oraingoak... jente ezberdina proiektu berdinarekin: Okupazioa eta autogestioa.
Herri bazkaria urriaren 23an Abadiñoko gaztetxean izango da eta txartelak datorren astetik aurrera salgai egongo dira ohiko lekuetan.
Animatu eta zatoz gurekin batera egun handi hau ospatzera!

Aldikadea antzerki taldea Abadiñoko gaztetxean

2010/10/06

Urriaren 22an (ostirala) aldikadea antzerki taldearen eskutik ikuskizun paregabea izango dugu Abadiñoko gaztetxean. Antzezlana 22:30etan hasiko da, beraz puntual agertu!

Umeentzako antzerkia Abadiñoko gaztetxean

2010/10/04

Urriaren 22an Abadiñoko gaztetxeko 12. urteurrenaren ospakizunen baitan, umeentzako antzerkia izango dugu 17:00etatik aurrera Abadiñoko gaztetxean, ondoren talde batuakeko dantzariak eta luntxa izango ditugularik.