Martxoko egitaraua bukatzear Abadiñoko gaztetxean

2011/03/29



Kontzertu ezberdinak, sagardotegira irteera, filmeak... izan ditugu besteak beste martxoan Abadiñoko gaztetxean. Martxoko egitarau honi bukaera emateko gaur 21:30ak inguru Rock&Rolla filmea izango dugu ikusgai. Laister jarriko dugu apirileko egitaraua.

Kontzertuak Abadiñoko gaztetxean

2011/03/08

Martxoaren 11an (ostirala) 22:30etan hasita debagoienako Reaccion 912 eta CC 627 musika taldeen kontzertuak izango ditugu Abadiñoko gaztetxean. Animatu eta etorri zu ere!

Inauteriak izan genituen larunbatean Abadiñoko gaztetxean

2011/03/06





Lehenengo urtea da Abadiñoko gazte asanbladak inauteriak ospatzen dituena eta eguraldi onaren laguntzaz egun biribila izan zen larunbatekoa.
Eberdi partean, poteoa egin genuen Abadiñoko taberna ezberdinetatik. Bazkal orduan 50 lagun inguru elkartu giñen ondo baño hobeto sukaldatutako janaria dastatzera. Arratsaldetik gauera kontzertuen txanda izan zen giro paregabea sortuz.
Hemen daukazue ARGAZKI GALERIA ikusgai.

Martxoko Abadiñoko gaztetxeko egitaraua

2011/03/04

Eskaintza ugari dauzkagu hillabete hontarako Abadiñoko gaztetxean. Filmeak, irteera, kontzertuak, inauteriak... Dagoeneko apirileko egitaraua prestatzen daude gaztetxeko aisialdi taldean. Parte hartu nahi izanez gero, batzarretara etorri.

Baserritik plazara egitasmoa martxan da.


Baserritar ekoizleei bultzada ematea eta baserritarrek duintasunez lan egin dezaten baliabideak eskaintzea da egitasmo honen helburua. Egun antolatzen diren merkatuetan parte hartzeaz gain, gainontzeko lekuetara zabaltzea du helburu egitasmoak. Horren adibide, Abadiñoko Eroski hipermerkatuan hileko lehen ostiraletan 17:00etatik aurrera jarriko duten azoka. Bertan durangaldeko ekoizle ezberdinen produktuak salmenta zuzenaren bitartez eskuratu ahal izango ditugu. Zorionak egitasmo hau martxan jartzea posible egin duzuen guztioi. Aupa!!!