Abadiñoko gazte asanblada jai herrikoien alde!!!

2009/07/13

Abadiñoko mendiola auzoko jaiei hasiera emateko donien atxa altzatu zen ostegunean.

Ostiral goizean Abadiñoko talde batuak dantza taldekoak aritu ziren dantzan hurbildutako guztiontzat.

Arrtsaldean jai giroa nagusi zen eta trikipoteoaz auzoko taberna zein txosnetan poteak hartu genituen.

Gauean jake mate, kruders eta delirium tren ez taldeak izan genituen ikusgai.

Larunbatean beroari aurre eginez bazkari herrikoia izan genuen eta ondoren montblanc-etik etorritako lagunek torraires deritzon ikuskizunarekin harritu gintuen.

Paisos Catalans-etik asteburua pasatzera etorri ziren adin ezberdinetako 100 bat kataluñiar, baita ondo pasatu ere.

Gauean kriskitin dantza taldeak Euskal herriko dantza ezberdinekin
Ondoren Montblanc-etik ere etorritako dimonis ikuskizuna izan genuen ordu erdiz inguru.

Mendiola auzoko jaiak indartu asmotan txosna jarri genuen gazte asanbladakoek, eta erantzuna nola ez, ona izan zen.

Larunbata ederto bukatzeko luhartz erromeriarekin dantzak eta algarak goizeko ordu txikiak arte luzatu ziren.

0 Comments: