2008/05/23
Maiatzak 30etik, ekainak 2rarte errepresioaren aurkako asteburua izango dugu Abadiñon. Mendi martxa, bazkaria, ekitaldia, erromeria... izango dira besteak beste. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!
Maiatzak 30etik, ekainak 2rarte errepresioaren aurkako asteburua izango dugu Abadiñon. Mendi martxa, bazkaria, ekitaldia, erromeria... izango dira besteak beste. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!
- abadiñoko gaztetxea - 20:35 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Abadiñon 4 aste segidan igaro ditugu jaietan. Lan asko egin dugun arren jai ederrak izan dira aurtengoak. Traña-Matienako jaietarako txosnaren muntaketa, desmuntaia eta aldi berean San Trokaz jaietarako gaztetxearen prestaketa, kontzertuak, turno pilloa... Baña egindako lanak merezi izan du. Argazkian Gerbas duzue. Hortik ibiliko da hegaz orain ere!!! "bera beti ixeon/k hegaz eittekue!"
- abadiñoko gaztetxea - 13:10 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Badirudi apurka apurka San Trokaz jaiak altxatuz dohazela. Nahiz eta egunero eguraldi txarra egin, jendea Abadiñora hurreratu da. Txosnen kokagune berriak ere jaiei beste bizitasun bat eman dietela badirudi. Datorren urtean gehiago eta hobeto!!!
- abadiñoko gaztetxea - 13:03 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Traña-Matiena auzoko jaiei bukaera emateko txosnaguneak eta tabernak antolatuta, 300 lagun batu zituen bazkaria antolatu genuen. Ondoren, erromeria eta orkrestarekin dantzatzeko aukera izan genuen.
- abadiñoko gaztetxea - 12:45 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Hille hontako lehen ostiralean Traña-Matienako jaiak zirela aprobetxatuz bertara "trasladatu" genuen hillero Abadiñoko Gazte Asanbladak burutzen duen AHTaren aurkako elkarretaratzea.
- abadiñoko gaztetxea - 12:35 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Ostiralean Los huevos de kinder eta Luchando para cambiar musika taldeak arituko dira gaztetxean. Larunbatean aldiz, pasai donibanetik etorritako xikinkei musika taldeak hasiko du gaua. Ondoren Castelló-tik etorritako Furious people. Europatik bira bat egin ondoren etorriko dira gaztetxera. Bukatzeko, aurrekoan ere izan genituen eta giro paregabea jarri zuten Pasai antxoko P.K.U. taldeak San Trokaz jaietako gaztetxeko egitarauari bukaera emango dio.
- abadiñoko gaztetxea - 13:27 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Beti bezela, jaiak non gaztetxeko egitaraua han. Egitarau sinplea kaleratu dugu oraingoan jaietarako. Izan ere, jai batzordetik ekimen mordoxka antolatu dira. Paella txapelketa, Abadiñoko produktuen dastaketa, bazkari herrikoia... besteak beste. Jai hauetan txosnarik jarriko ez dugun arren 3 txosna izango dira txanporta plazan. Jai hauetan pasa zaitez gaztetxetik!!!
- abadiñoko gaztetxea - 15:07 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Pasadan urteko rock maratoiaren arrakasta ikusirik, aurten ere egitea erabaki dugu. 13 izango dira maratoian parte hartuko duten musika taldeak 2 eszenatokitan banandurik, bata gaztetxean eta bestea txanporta plazan. Musika taldeak Durangaldeko Musika Taldeen elkartekoak dira.
- abadiñoko gaztetxea - 15:02 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA
Denek ondo baño hobeto dakite Abadiñon jairik jai bizi garela. Oraingoan San Trokazen (Abadiñoko jai nagusien) txanda da. Musika ez da faltako jaietan, bertan ikusgai daukazue kontzertuen kartela.
- abadiñoko gaztetxea - 14:57 0 ERANTZUN
Albistearen data 08/05 2008ko MAIATZA