Abadiñok AHTriik EZ diño!

2010/07/31



Urte bi pasa dira Abadiñon AHTaren lanak hasi zirela. Hori dela eta Abadiñoko gazte asanbladatik ekimen ezberdinak egin ditugu asteon. Irudietan muntzaratzen egindako murala eta Espainiako gobernuak Zelaietan jarritako panel berria.

Filmeak traña-matienan

2010/07/26


Abadiñoko iratxoek antolatuta, uztailean zehar, filme ezberdinak ikusteko aukera paregabea daukazue traña-matienako pino plazan. Filmeak ostegunero 22:30etan izango dira eta euria eginez gero bertan behera geratuko da emanaldia.

Abadiñoko gazte asanblada jai herrikoien alde!

2010/07/12











Asteburu honetan Mendiola auzoko jaiak izan ditugu Abadiñon. Bigarren urtea da Abadiñoko gazte asanbladak jai hauetan parte hartzen duena eta esan beharra dago aurtengo jaiak pasaden urtekoak bezain onak izan direla.

Dena prest Mendiola auzoko jaiei hasiera emateko!

2010/07/08


Abadiñoko mendiola auzoko jaiei hasiera emateko dena prest dago. Gogoan izan, Abadiñoko gazte asanbladak aurten ere txosna izango duela eta turnoak bete barik daudela.

UZTAILAK 9 ostirala 23:00etan
- Sermonds
- Silicosos
- Bizardunak
UZTAILAK 10 larunbata 22:00
- Antton
- Luhartz