Afaixe eta DVDien emanaldixek

2007/07/30

Uztailak 27xen, jende ugari batu giñen afaixen eta ondoren emon zan Urbinako erresistentzi guneko DVDien eta Gaztetxeko 2. DVDien emanaldixetan. Gaixe aldatuz, txabolien jarraipena martitzen goixien 9-10ak bueltan ixengoda. Lanerako goguaz bazauz agertu! Oin asanbladak egunez aldatudie eta eguaztenetan 19:00etan ixengodie.

Brasileko diapositibak ikusgai!

2007/07/29

Abuztuak 1, 19:00etan aukera ezin hobie brasil bertatik esagutzeko. Pot-en eskutik, Brasileko diapositibak egongodie ikusgai, ta zelan ez, azalpen da guzti!

BIZIKLETA MARTXA

Adin guztixetako 80 Abadiñar batu giñen AHTien kontrako bizikleta martxan. Espero deigun aurrerantzien antolatzen duzen beste ekimenetan horrenbeste jente hurreratzie. Printzipioz, abuztu amaieran akanpadie burutuku ferixalekuen, bertan hitzaldixek, bidixuek, monologuek, jolasak... egongo diezelarik. Hortaz, kanpiñe preparetan hasi! Laster bizikleta martxako bidixue ikusgai egongoda!

Txabolie astiro, baña badoie!

2007/07/28

Hau da eitten gabizen txaboliek momentuen dekon itxurie. Laster tellatue eitten hasibiga ta animau txabola bat zelan eitten dan ikestera edo erakustera!

Gora Abañoko futbolarixek!

Futbito txapelketie irabaztie merezidu ixen dauen taldie da hau! Hurrengo urterako entrenetan jarraittu ta seguru irabaziko dozuela!!! AUPA ZUEK!!!

Futbito txapelketako partaidietako geixenak die honek. 6 talde egon die guztire. Apirilien matixenan antolatu giñun futbito txapelketan 10 talde egon zien ta aipatu biherra dau matixenan matixenakuek bakarrik hartu ebiela parte, ta zelaietan zelaieta inguruetakuek. Datorren urterako Abadiño osoko futbito txapelketa bat antolatu biherko da!!!

Danok Urbinara!

Uztailak 28, danok Urbinara. Laster bizikleta martxako argazkixek eta bidixue ikusgai egongo die!

Mendiolako jaixek die. Hurbildu bertara!

2007/07/13

Mendiolako jaixek amaitzeko asteburue falta danez, bertara gaur edota bixer juen zaittezan esatera gatoz. Auzuetako jaixek bultzau biher diezelako! Ostera, gaur 20:00etan muntzaratzen, bertako auzoko jaixek antolatzeko batzarra eingo da aterpien. Gaixe aldatute oporrak diela ta, 27rarte BLOGA BE OPORRETAN EGONGO DA. 27RARTE EZ DA EZEBE GEIXAU EGUNERATUKO, BAÑA 27TIK AURRERA, OIN 4 ASTE BLOGA SORTU ZANETIK HONAKO BIDE BERDIÑE HARTUKO DAU! BIZIKLETA MARTXAN IKUSIKO GAIELAKUEN, ONDO IBILI!!!

Triptikuen buzonadie

Astelen goiz ta arratsaldien buzoneaukodie Abadiñon AHTien kontra atera diezan 3000 triptikuek. Gero ta geixau bagauz gero ta gitxiau tardaukuleko animau laguntzera!

Niki tirantedunek atera die!

Honek die Abadiñoko Gazte Asanbladatik udarako atera duzen AHTien kontrako niki tirantedunek. Nikixek neska ta mutillentzako dauz eta 9eurotara salgai dekozuz. Gaztetxetik pasaubikoza erosteko. 27ko afaiko txartelak be daueneko satzen dauz.

Zelaieta eta Mendiola panelakaz josi die!

Mendiola eta zelaieta ako auzuetan honelako panelak jarri diez.Hemendik eta bizikleta martxararte, ugarixek ixengo diez AHTien aurka eingo diezan ekimenak.Uztailak 28xen be, futbito txapelketa amaittu ta gero Urbinara eingo dan martxara jueteko gonbidapena eitten dotzugu.

UZTAILAK 27, GERO ETA HURBILAGO!!!

2007/07/11

Kartelien ikusten dan moduen bizikleta martxako egitaraue ia zehaztute dau. Oin hemendik eta 27re bitarte ein biherreko lanketie geratzenda. Oingo astien pankartak, kartelak, eskuorrixek kotxietako parabrisasetan...Datorren astien portaladie kartelak egitarauaz... Hemendik 27ra bitarte be, eskutitzek banatubioguz eta egune bera preparau. Hau ikusitte danon laguntzie biherkodu ta ikusi gaztetxien zeintzuk diezan lanerako egunek.

AHTien kontra, hartu bizikletie! U27 BADATOR!!!

2007/07/07

Uztailak 27xen Abadiñoko Gazte Asanbladiek antolatute bizikleta martxie egongoda Abadiñoko auzo ezberdiñetatik. Egitaraue ondiño prestetan gabiz, ta zozer geitzie gurebozu asanbladara agertu. Oin asanbladak ostegunetan 19:00etan asikoga eitten "horario verano" Bizikletie preparetan juen!

Txabolie aurrera!

2007/07/04

Argazkixen ikusten dan moduen txabolie eitten hasi baño ez ga ein. Oinguen gaztetxien kontra eitten hasiga. Ariñauko baten esan giñun moduen adi egon lanerako egunek noz diezan.

Afaixe eta 2.DVDien emanaldixe

2007/07/03

Aukera ezin hobie lagun guztixek elkar afaitteko. Tiketak aldez aurretik erosi bikodie gaztetxien. Postrerako Abadiñoko ZER IKUSI Gaztetxeko DVDien 2. alien zati handi bat egongo da.

Ile apainketa eta pultserak

Daueneko, 3. urtie jarraixen ile apainketak eitten duzela ixengo da hau. Espero du aurten be jentie animetie. Nobedade moduen be pultserak einalkodie. Guap@ ipintteko ordue heldu datzu!jai guztixek oin datoz eta!

Udan Gaztetxien giro ezin hobie!

Udan, egunero Gaztetxien giro on bataz gozetako aukerie dekozu. Hemen eztu iñobe jaten ta gerturatu zaitte zu be hurrenguen.
Gaztetxeko rebisterue be, egunerokotasunien barriztatu eitten da oin.
ANIMAU ZAITTE BE BARRAKO TURNUETAN APUNTETAN, GAZTETXIE EGUNERO ZABALIK EGON DAITTEN BIHERRESKUE DA ETA!

Mallotak eta kulotiek ondiño salgai


Bizikletan ibiltteko maiota eta kulotie erosteko esperantzie bazekozun, ondiño dekozu aukerie. Arazo bakarra maiot luzie ta kulote luzie bakarrik geratzendiela. Oingo udan bizikletan ibiltteko aitzaki ederra!

Gaztetxeko txabolien lanak hasi die!!!

2007/07/02

Oin urtebete inguru, txabola bat eitten hasi giñen gaztetxe kanpuen. Eszenatokixe gordetako, panel ezberdiñek...baña handik gitxire udaletxiek eskabadorie ta kamioie bertara sartu ta bota ein dozkun"argazkiko txabolie". Oin berriro hasiga txabola berri bat eitten, ta danon laguntzie biherkodunez lanerako ipiniko dien egunetara agertzen animau zaitte. Txabola berriko argazkixek laster ipinikodie.

HURRENGO 6 HILLIETAN EIN BIHERREKUEK!!!

6hille pasaudie hausnarketa egunetik eta baloraziño bat eitteko asanblada berezi bat ein giñun geratzen dakuzen 6hillietan zelan antolatukogaien pentsetako. Honek ixen zien asanblada horretako ondorixo naguzixek:
AISIALDI TALDIE- Biher dauen garrantzixie emongotzeu ta asanblada guztixetako puntu bat ixengo da hau. Aisialdi taldiek "dinamizatzaile" lana eitten dauela argi geratu bida, ta horregaittik eitten dien ekintzak asanbladan erabakikodie nok eingodauzen. Aisialdi taldeko kidiek, haurek jakingodabe ze egun ta orduten geratu baña 3 aste inguruko maiztazunez ixenbikoda. Propaganda erie lengo berdiñe ixengo da.
AHT- Abadiñoko AHT gelditu elkarlanera jarraittukodabe 2pertsona jueten. Manifestaziño, martxa, elkarretaratze... ezberdiñetarako deialdixek eingo doguz. Asanblada guztixetan ein ahal diezan ekimen ezberdiñen inguruen berba eingu.
KOMUNIKASIÑUE- Aldizkariko taldeko batzarrak maiztazun geixaugaz einbidie.
DVDiek berdin jarraittukodau eta durengoko azokarako 2. alie atarakoda.
CDie momentuz geldi geratukoda, baña urtie amaittu orduko espero deigun abestixek grabetako dauzen arazuek konpondu daittezan
SAN TROKAZ JAIXEK- Haurten San trokaz jaixek indartzie lortudu, gure hasierako helburuek zien jai herriko ta parekidiek sortu doguzelarik. Hurrengo urterako planteamendue zein dan pentsaubiku hausnarketa egunien.