ABADIÑOKO GAZTETXEAK 12 URTE !!!

2010/10/12

12 urte pasa dira 1998ko urriaren 24ean Abadiñoko gazteok galindezen morroien etxea okupatu eta gaztetxe bilakatu genuenetik. 12 urte hauetan, egun zoriontzu hau ospatu asmotan ekintzez beteriko egitaraua kaleratu izan dugu eta aurten ere ez da gutxiagorako izango. 12 urte hauetako ibilbidea denon ahotan izango da urriaren 23tik 31ra bitarte antolatu ditugun ekintza ezberdinetan.
ZORIONAK ABADIÑOKO GAZTETXEA !!!

1 Comment:

Anónimo said...

Zorixonak!!!!
Jarraittu betiko moduen!! ia asteburuek ondo urtetan daben!
animo eiten dozuen lan itzelagaittik!