Zatoz olentzero abesten!

2009/12/15

Urtero bezala Abadiñoko gazte asanbladatik baserriz baserri olentzero abesten joango gara. Aurten aldaketa bat dago baña, goizetik hasiko gara eta horrela urteroko ibilbideari Mendiola auzoa gehituko diogu, guzti hau gogaikarri bertso eskolakoek lagunduta egingo dugularik. Hortaz, goizean mendiola auzora baserriz baserri abesten joango gara, ondo bazkalduta gaztelu auzora igoko gara. Ondoren traña-matienatik hasiko den preso eta iheslarien aldeko olentzerora batuko gara.

0 Comments: