Urriak 30.31 eta Azaroak 1 Durangaldeko gazte mugimenduaren topaketak Abadiñon

2009/10/14


Azken urteotan, euskal gazteria etengabeko talkan bizi da, bai estatuekin bai honek bultzatutako sistema kapitalistarekin. Eredu inposatu horrek eragin zuzena daukie gure baliabide ekonomikoetan, aisialdian, pentsamoldean, harreman kolektibo zein pertsonaletan, lan baldintzetan eta laburbilduz, egunerokotasunean izatera bultzatzen gaituen jarreretan.
Hauetan guztietan, kapitalismoak eta berak darabilen logikak negatiboki eragiten dauela ulertzen dogu. Diru irabazien logikak agintzen dau; pertsona, gazte eta herri legez kaltetu eta zapaltzen gaituelarik.
Baina ez gagoz konforme! Espazio askeak sortu eta bestelako ereduak eraikitzeko antolatzen gabiltz Euskal Herri osoan.
Durangaldean be (nahiz eta batzuek kontrakoa ikustarazi gura daben), gazteriaren sektore zabal batek gure aurreko belaunaldiek ereindakoa lantzen jarraitzeko asmoa dauka; nork bere esparruan ekarpenak eginez, eredu alternatiboak eraikitzera bidean.
Ibilbide horretan aurrera egiteko, ezinbestekoa da herririk herri, eremurik hurbilenak lantzen hastea; horrexek izango doguz eta etorkizuneko oinarri.
Norabidea guztion artean zehaztu ahal izateko, eskualdeko gazte mugimenduko eragileok datorren urriaren 30etik azaroaren 1era Abadiñon burutuko diren Topaketetan parte hartzeko deiladia luzatzen deutsuegu.
Bertan hitzaldi, eztabaida eta tailerren bitartez aisialdi ereduak, sorkuntza proiektuak, sexualitatea, ikasleen eskubideak, AHTaren eraginak edo feminismoa jorratuko doguz, besteak beste. Gaur egungo sistemari buruz hausnartu eta hordagoa botatzeko aukera paregabea! Zatoze Abadiñora eta ekin daiogun batera!

URRIAK 30 OSTIRALA
20:00 Harrera ekitaldia
21:00 Luntx-afaria
22:00 Kontzertua gaztetxean
- Hudaltzainak
- Desperdizio

URRIAK 31 LARUNBATA
09:00 Gosaria
10:00 Eztabaidak
14:00 Bazkaria
16:30 Eztabaidak
21:00 Afaria
22:00 Gaubela gaztetxean

AZAROAK 1 IGANDEA
09:00 Gosaria
10:00 Eztabaidak
13:30 Ondorioak
14:00 Bazkari herrikoia eta despedida

Oharra : Dutxatxeko eta lo egiteko lekua egongo da. "asteburuko bonoa 10 eurotara"

0 Comments: