Bukatu dira Aitte kurutzeko jaiak

2009/09/22

Ostiralean, ohikoa den pijama eta kamisoi eguna ospatu genuen Abadiñon. Ohituraz egin izan den bezala, neskek pijama eta mutillek kamisoia jantzi eta parranda bota genuen.

Euriak lagundu ez zigun arren, alternatibak billatu eta ferialekutik probalekura pasa genituen jaietarako iragarrita zeuden ospakizunak.

Patata dantza eta gero, errepresialatuen aldeko argazki herrikoi eta brindisa egin genuen.

Larunbatean (mozorro eguna) 210 lagun inguru elkartu giñen probalekuan egindako bertsoafarian.

Jon Maia eta Andoni egañarekin bertara hurbildutako lagunen mozorroen kontura algarak botatzeko aukera izan genituen. Bertsoak amaitzerakoan Lasartetik etorritako gazteen eskutik erromeriak lagunduta dantzarako aukera ere izan genuen.

Igandean aldiz, umeentzako paiasoak eta urteroko tortilla txapelketa izan genituen. Egin duen eguraldia ikusita, esan dezakegu jai onak izan direla aurtengoak, bai jende kopuru eta antolakuntza aldetik. Beste barik hurrengo urterarte!

0 Comments: