Abadiño eta Atxondoko gaztetxeen 10. urteurrena ospatu genituen larunbatean Atxondon

2008/11/17

Larunbatean karpari toldoak eta andamioak jarri, eszenatokia muntatu, kanpoko barra martxan ipini... lanari ekin genion goizean goiz hasita.

Lehenik trikipoteoa izan genuen eberdian Atxondoko taberna ezberdinetatik poteoa. Ondoren bazkaria Oskar Estanga abeslariak alaiturik eta jarraian AHTaren aurkako manifestazioa Atxondoko kaleetatik.

AHTaren aurkako aldarrikapenak izan ziren nagusi egun guztian zehar.

20:00etan puntual hasi ziren kontzertuak gaztetxe barruan, arratsaldetik aurrera giroa sortuz. Fision Boyz, Sus Scrofa eta Silikosos taldeak aritu ziren gaztetxean.

Eguna bukatzeko, Pixontxiz, Niri Bost eta Arrain Sopie musika taldeak karpan ikusteko aukera izan genituen

Esan beharra dago dena ez zela nahi bezala irten. Aizkolariak ezin izan zuten etorri, argazki familiarra egiteko astirik ez genuen izan, bideoaren proiekzioa, erromeria eta zozketa bertan behera geratu ziren, argindarrarekin arazoak... Baina Atxondora hurbildutako guztiek giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten. Ospakizunak bukatu dira, baina orain dena txukun eta garbi uztea dagokigu. Arratsaldetan Atxondoko gaztetxera hurbildu!

0 Comments: