Zatoz Traña-Matienako bazkari herrikoira!!!

2008/04/15

Pasa den urtean, Abadiñoko gazte asanbladakook Traña-Matiena auzora zabaldu asmoz jaietarako egitaraua kaleratu genuen. Futbito txapelketa, bazkaria, sagardo dastaketa... Aurten aldiz txosnagune eta tabernen artean kaleratu dugu egitaraua. Maiatzaren 3an (larunbata) egingo den bazkaria da adibide garbi bat. 12:00etan frantziar aldetik datorrenen batukada antzeko talde bat izango da, 50 pertsonek osatzen dutelarik taldea. 14:00etan bazkarirako txanda iritsiko da eta ondoren Ezteibar eta Ubietak alaituko digute giroa. Hau bukatzerakoan Orkresta musika taldearekin poteoari ekingo diogu. Ez ahastu mozorrotuta etortzea mozorro onenarentzat saria egongo bait da!!! Gai librea!!!

4 Comments:

Anónimo said...

mozorrotuta jooan behar dela?

hau udaletxeak esan dau. ni enaiz mozorrotuko, ez noski!!
udaletxearen baldintzak ez ditut nahi!

Anónimo said...

Udaletxearen baldintzak??? Bazkaria traña-matienako tabernek eta txosnek antolatu dute, eta beraiek dira mozorrotzea erabaki dutenak. Agian udaletxekoak ere mozorrotuko dira (ea egia den). Apustu gogorra eta aldiberean polita da mozorrotzearena. Beraz badakizue, zuek ere mozorrotu!!!
Gora traña-matienako jaiak!!!

Anónimo said...

mozorrotzearena ez dabe tabernak eta txosnak erabaki, udaletxeak baino. bestela nork jarriko dau premixuen dirue?

Anónimo said...

Zuk esangozu nork erabaki dauen mozorrotzie ezbadozu parte hartu ez udaletxeko egitarauen ezta txosnetakuen. txosnen eta tabernen arteko bazkaixen mozorro onenai otzara moduko bat emongodako. Udaletxiek zer eitten dauen niri bardiozte. (nahiz ta badakidan dirue emongotziela mozorro onenai) Udaletxiei mozorrotzien asuntue gustaubadako eta premixuek ipini biher badabez haurek ikusikodabe.
Maiatzak 3an denok mozorrotuta edo mozorrotu barik bazkarira!!!