GAZTETXEKO 9.URTEURRENA LAISTER!

2007/10/15

Urtero lez, Gaztetxeko urteurrena dator, eta honekin batera ospakizunak. Beti bezala, adin guztiei zuzenduriko egitaraua kaleratuko dugu. baña aurtengo egitaraua aurrekoekin konparatua "sinplea" egin dugu. Hori bai, egingo ditugun gauza apurrak ondo egingo ditugu! Hor duzue bazkariko kartela, astebururako txartelak salgai egongo dira. Datorren astean laguntza beharko dugu gaztetxean egongo diren turnoekin bezala. Laister egitaraua jarriko dugu!

5 Comments:

Anónimo said...

kalitatea!!! Anje Duhalde gaztetxe batean? Zerekin mehatzatu duzue ba? Ondo pasa gaztetxeko urteurrenean!

Anónimo said...

9 urte einbidauz gaztetxiek ta emoten dau atzo okupau zala. Urtiek aurrera duez... Animo Abadiñoko gaztiek, zuek barik herrixe hilde egongozan, segi horrela!!! 9URTE EREINDAKOA ERAGITEN!

abadiñoko gaztetxea said...

Ez da batere erraza izaten musikari famatuak gaztetxera ekartzea. Alde batetik ekonomikoki gareztiak direlako, eta talde askok gaztetxe handietan bakarrik eskeintzen dituztelako beraien kontzertuak. Urteurreneko kontzertua, Anje Duhaldek berak bakarrik eskeiniko du. Leku itxi bat eskatu zigun, guk probalekua proposatu genion baña leku txikia ere izan behar zela esan zigun hanbiente hobea egon zedin, beraz gaztetxe barruan izango da kontzertua. Bere abestiak bertsolariekin tartekatzeko proposatu gintuen ere, eta nola ez, gaztetxeko kide den Eñaut Uruburu eta hain ezaguna zaigun Igor Elortza izango dira gurekin. Beraz anima zaiteZ antolatu dugun bertso kontzertu saiora!!! Urriaren 27an 16:00ak inguru izango da, eta nola ez DOHAN!!!

Anónimo said...

Aupa Marmo!!!
Zu barik ez Anje Duhalde ez ostirik.

Mostoles aldera etorri biko haz, ia hemen holako gaztetxe elegante bat montetan dun... jeje

Benga hi animo, urteurrenien hor izengo nok sin falta, bueno da oingo asteburuen durengon baitte

Anónimo said...

Joe pertur, azkenien ilegalidadie eittie lortudozu ta interneta dekozu eeee. Egixe esan Anje Duhalde azken finien Wimisek lotudau. Bai, Mostoleserarte juengonok mantxurriano artien egoteko. Orduen bi asteburuetan ikusikoga, seguru oin Madrillen tupe geixau izten dozule!
Datorren asteburuen danok Abadiñora!!! URTEZ URTE ZAHARTZEN GAZTE IXETEN!!!