23an AHTaren aurkako kanpainari hasiera emango diogu!

2007/09/14

Orain gutxi burutu dugun akanpadak bere fruituak ematen ari da. Akanpadan, Gazte Asanbladak azken 9urteetan AHTaren aurka egindakoa hausnartu, eta ondorio batzuetara heldu gara. Betidanik momentu puntualetako ekintzetara mugatu gara eta ekimen horiek ez dute jarraipenik izan. Hau ikusita, Gazte Asanbladak kanpaina bati emango dio hasiera. Horretarako, Gazte Asanbladako kide diren eta izan direnei eskutitz bana banatu zaie Irailak22an 12:00etan egingo den argazkira, eta ondoren emango diren pintxoetara joan daitezen. Bertara zuek ere gonbidatuak zaudete. Eta nola ez, kanpañan zehar, astero astero egingo diren gauzetarako laguntza ere behar dugu. AHT GELDITZERA GOAZ!

0 Comments: