2011/02/15
Bukatu dira San blas jaiak Abadiñoko txosnagune eta gaztetxean. Urtero bezala, jende ugari gerturatu da Abadiñoko san blas egunean eta baita asteburuan ere. Dagoeneko datozen jaiak prestatzen hasiak gara. Traña-matienako jaietako jai batzordea eta Abadiñoko jaietako jai batzordeak batzarrak egiten hasiak dira,beraz, animatu eta parte hartu zuk ere. Traña matienako san prudentzio jaiak apirilaren 28tik maiatzaren 8rarte izango dira. Abadiñoko san trokazak aldiz, maiatzaren 13an hasi eta maiatzaren 22rarte luzatuko dira.
0 Comments:
Post a Comment