Gaztetxe ondoan dagoen udal mediateka XX. mendeko (1913. urtekoa) jauregia da, bere egunean Galindez sendiko jauntxoarena izanikoa. Gaztetxea ostera, Galindezen morroien etxea zen. Gerora, eraikin hauek Abadiñoko udalarenak izatera pasa, eta 1998an, hauei erabilpenik emoten ez eutsiela ikusirik, abadiñar gazteek (Abadiñoko gazte asanbladaren izenean) herrian bizitasun apur bat emoteko intentzinoz, Galindezen morroien etxea okupatu eta herriko gaztetxe bihurtu eben. Orduz geroztik, zailtasun bat baino gehiago ipini izan eutsien arren, gazteek berauen elkargunea izango zena goitik behera barriztu eben: teilatu barria jarri, zutabeak eta solairuak egin... Gaur egun, orduko aldamenetako lau hormek baino irauten ez dabela esan leiteke. Asko dira gazte asanbladak urtean zehar antolatzen dituen ekimenak: hasi herriko jaietatik, eta Abadiñoko herri eskola publikoko umeen txokolatadetaraino. Nabarmentzekoa da baina, gaztetxearen hastapenetatik, bere funtzionamendua autogestio bidezkoa izan dela, ezelako lotura instituzionalik bakoa. Amaitzeko, esan beharrik ez dagoen arren, jakin egizue zu lako deabruz beteriko gaztetxe honek herritar eta herritar ez diren pertsona guztientzat ateak zabalik dituela eta izango dituela.
Abenduaren 28an, 21:30etan hasita euskal punkaren hasieraren inguruko "Salda badago" dokumentala jarriko dugu Abadiñoko gaztetxean. Negu honetan, asteartero dokumental eta filme ezberdinak izango ditugu ikusgai.
0 Comments:
Post a Comment