GREBA OROKORRA| Jarraipen zabala Abadiñon

2010/06/30

Hauek dira Abadiñon egunean zehar gertatutakoak:

KOMERTZIOAK: Muntsaratz eta Zelaietan %100 itxita eta matienan %90
itxita.
Matienan 4 taberna eta 5 denda zabaldu dituzte (askoz gehiago daude)
eta piketeen ondoren eroski txikia erkoreka eta taberna bi geratu
dira bakarrik zabalik. Esan bezala herriko ia komertzio denak.

ENPRESAK: Astolako industria gunean ia dena itxita, %90ek inguru bat
egin dute grebarekin (alko, estampaciones IRU, aceros IMS, Dinalot,
azterlan bezalako enpresa oso handiak guztiz itxita). Rotenbergerren
bakarrik ofizinetako batzuk agertu dira. Metal performers izan da lan
egin duen enpresa bakarra polígono honetan. Lebarioauzoko poligonoan
ere jarraipen oso handia (Estampaciones Bizkaian 500 lagun baino
gehiago ez da lanera joan, ofizinetako batzuk bakarrik. Alga itxita
eta Mecanizados Iketz piketeak sartu ondoren kalera irten dira.
Zelaieta eta muntsaratzen fundizio biak irten dira (San Vicenten ez da
jarduerarik egon eta Garbin piketeak pasa ondoren greba egin dute).
Matienan Inyectametalek ez du ireki eta inguruko enpresek ere ez, Laip
enpresak ere lanuztea egin du piketeak pasatu ostean. Carbureibar izan
da Abadiño osoko enpresarik txarrena greban, jende askok egin du lan
eta. Orokorrean ia denek egin dute greba enpresetan, oso balorazio ona.

Eroski handia, Forum Sport eta Speedy ere itxita egon dira.

BESTELAKOAK: BI pertsona identifikatuak izan dira Matienako Jata
enpresan 25 pertsonako pikete informatibo bat burutzen ari zirenean.

0 Comments: