2010/06/21
3 urte hauek oso positiboak izan dira webgunearentzat geroz eta handiagoa den bisita kopuruagatik eta baita web orriak izan duen eboluzioarengatik.
3 urte hauetan 20.000 bisitari inguruk 50.000 bisita baino gehiago egin dituzte web orrialdean.
400 albiste baino gehiago ere kaleratu dira bertan, ehundaka argazki eta kartelekin. Bideoak eta musika taldeen abestiek ere izan dute beraien txokoa web orrialdean.
Egun interneta komunikatzeko tresna ezin hobea bilakatzen ari da. Hori dela eta Abadiñoko gazte asanbladak egiten duenaren berri web orrialdearen bidez jarraituko du ematen.
Hau gutxi balitz, gaurtik aurrera facebook eta twitterren bitartez ere jaso ahal izango dituzue albisteak. Beste barik eskerrik asko denori!
0 Comments:
Post a Comment