Traña-matiena auzoko jaiek Abadiñoko jaiei pasa dio testigua

2010/05/12







Bukatu dira traña-matienako jaiak eta aurten ere txosnek jaien programazioan parte hartu dugu. Ostiralean, euria zela eta, egin beharreko batukada eta parrillada bertan behera utzi genituen. Larunbatean ordea, 230 lagunentzako bazkaria izan genuen auzoko frontoian eta ondorengo herri kirolak. Arratsalde partean, giro paregabea jarri zuten maskarrada taldekoek auzoko kaleetatik zehar.
Gaur Abadiñoko jaiei hasiera emango zaie ohikoa den gerbasen jaitsierarekin. Gogoratu asteburuan gaztetxean kontzertuak, umeentzako ipuina eta helduentzako antzerkia izango direla.

0 Comments: