2010/02/09
Ondo baño hobeto hasi eta bukatu dira San blas jaiak Abadiñon eta Abadiñoko gaztetxean.
Jaiei hasiera emateko Euskal herriko bertsolari txapelduna den Maialen Lujambio eta Jon Maia izan genituen gogaikarri bertso eskolak antolatutako bertso afarian.
Afariko txartelak aldez aurretik agortuak zeuden eta jende dexente geratu zen bertso afarira etorri gabe.
Larunbatean Madrildik etorritako Supermirafioris, bermeoko hot 4 eta durangaldeko Sermonds taldeen kontzertuak izan genituen.
San blas jai hauetan bi egunetan soilik jarri ditugu kontzertuak. Lehenengo larunbatean eta bigarren ostiralean.
Igandean Aritza Rodriguezen eskutik "hilario mortimer" klown ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen ere.
Antzerki honekin San blas jaietako lehenengo asteburuari bukaera eman genion.
Asteazkenean, denok itxarotako eguna iritsi zen, San blas eguna. Ohikoa den manifestazioa Abadiñoko kaleak zeharkatu zituelarik.
Eguraldi eta giro paregabea izan genuen san blas egun guztian zehar herriko txoko guztietan.
Zornotzatik etorritako zaparrada batukada taldeak San blas eguneko gauari hasiera eman zion, batukadaren doinuaz jende oro dantzan jarriz.
Jaiei bukaera emateko 2. asteburua izan genuen eta esan beharra dago jende asko ibili dela Abadiñotik bai ostiralean eta bai larunbatean gaztetxean eta txosnagunean egindako kontzertuetan. Beste barik, jai hauek bukatu dira, baña iada Traña-matienako jaiak prestatzen hasiak gaude eta datozen asteotan san trokaz jaiak antolatzeko jai batzordeko bilerak ere hasiko dira.
1 Comment:
hello... hapi blogging... have a nice day! just visiting here....
Post a Comment