Negu hutsean gaztetxea ekintzez beteta!

2010/01/06

Urtero bezala abenduaren 24an olentzero abesten joan ginen baserriz baserri. Aurtengoan ordea gaztelu auzora joan beharrean mendiola auzora joan gara.

Gogaikarri besto eskolakoen bertso eta denon abestiekin etxekoen esker onak jaso genituen.

Olentzero ta guzti baserriz baserri ere abesteari ekin genion.
Tamalez, eguna luze egin zitzaigun eta gaztelu auzora joateko astirik ez genuen izan. ea datorre urtean...

Arratsaldean preso eta iheslarien aldeko olentzeroarekin bat egin genuen traña-matiena eta zelaietan auzoetan.

Humpry kao abeslariak gabonetako gaztetxeko ekintzei hasiera eman zion.

Ez da lehenengo aldia abeslari hau gurean dagoela. Aurrekoetan bezela afizioa sortu zuen ikuslegoarengan.

Erropa trukaketa ere izan dugu gaztetxean. Nahi zuen edonork nahi zuen edozer gaztetxera ekarri eta trukatzeko aukera izan zuen egun hartan.

Erropak eta gainontzeko materiala egon ziren elkar trukatzeko besteak beste.

Xake txapelketan tentsio uneak bizi izan genituen jokatutako partida ezberdinetan.

Asteartero bezala zinekluba gabero izan eta izango dugu Abadiñoko gaztetxean. Abenduaren 29an (asteartea) umeei zuzenduriko kung fu panda filmea jarri genuen arratsaldean ere.

Urtea ondo hasteko beti bezala parranda izan genuen nagusi gabon zahar egunean.

Gaueko 02:00etan karaokeari ekin genion giro aparta sortuz.

Urtarrilaren 1eko gauean durangotik etorritako tabula rasa musika taldearen ikuskizunak txundituta utzi gintuen. Pink floyd bera gaztetxean egongo balitz bezalakoa izan zen.

Bukatu dira gabon hauetan gaztetxean izan ditugun ekimen ezberdinak. Ez ahaztu san blas jaiak bertan daudela eta jaietako egitaraua prestatzen gabiltzala. Zuk ere ekarri jaietarako proposamena datorren ostiralean 21:00etan egingo dugun gazte asanbladara.

0 Comments: