Abadiñoko erreka garbitu dugu!

2009/07/29

Urteroko ohitura bihurtu da Abadiñoko erreka garbitzeko ekimena. Erreka goitik behera zeharkatu dugu sakuekin eta bertan zegoen zaborra batzen ibili gara.

Zaborrez beterik dago Abadiñoko erreka, agian, gu izan ezik iñork garbitu ez duelako gaur arte. Tamalez zabor pisutxu gehienak bertan utzi behar izan ditugu.

Erreka garbiketan hartutako zabor guztia Abadiñoko udaletxeko atean utzi dugu protesta bezala.

0 Comments: