Maiatzak 30 Otxandixora!!!

2009/05/22

Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek prentsaurrekoa egin dugu Maiatzaren 30eko jaialdira dei eginez. Hona hemen prentsaurrekoan irakurritakoa:

Orain dela 8 urte, atzean daukagun atetik, Otxandioko gazteok etxe honetara sartu eta okupazioaren bitartez herriko gaztetxe bilakatu genuen. Hemen bezala Elorrixon, Atxondon, Abadiñon, Durangon, Mañarin, Iurretan, Zornotzan, Berrizen eta Zaldibarren ere okupaziorako hautua egin genuen: Herriko etxe zaharrak okupatuz, berriztatuz eta urteetan zehar autogestioaz aurrera eginez. Manifestazioak, antzerkiak, kontzertuak, bazkariak, herriko jaien eta kulturaren bultzadak, guzti hau eta gehiago gure herrietako errealitate gordina aldatu asmotan. Oztopoak oztopo, esan dezakegu partida hau irabazten gaudela. Durangaldeko herrietan ugariak izan dira baita ere gazte asanbladek aurrera eramandako borrokak. Euskararen aldekoak, AHTaren aurkakoak, proiektu komunikatiboen aldekoak, aisialdi eredu ezberdin baten aldekoak, gaztetxeen aldekoak... Egun 7 gaztetxe daude gure eskualdean eta herri bakoitzean gaztetxe bat egon arte ez dugu amore emango. Nahiz eta denen gustokoa ez izan, herriek behar dutelako eta beharko dutelako, herri bat gaztetxe bat!

4 urte pasa dira durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek koordinazio faltaren ondorioz batzen hasi eta elkarrekin ekimen ezberdinak antolatzen hasi ginela. Urte honen hasieran, "partida ez da bukatu" kanpainari hasiera eman genion, ekimen ezberdinak eginez. Duela 2 hilabete, Elorrixoko kaleak gaztetxeen defentsako eta AHTaren aurkako oihuekin bete genituen, eta Maiatzaren 30ean, kanpainari bukaera emango diogu jaialdi bat eginez Otxandixon.

Gazte guztiak Otxandixora etortzera animatzen ditugu. Aldi berean, maiatzaren 29an durangon izango den AHTaren aurkako gazte manifarako deialdia ere egiten dugu. Jake mate trenari!

PARTIDA EZ DA BUKATU!

Informazio gehiagorako klikatu HEMEN

0 Comments: