Bertsobazkaria egongo da san tronpas jaietan

2009/05/05

Maiatzak 16rako(larunbata) bertsobazkaria antolatu du jai batzordeak. Xabier Silbeira, Amets Arzallus, Eneko Abasolo eta Sustrai Colinak abestuko dute bazkarira datozen guztientzat. Txartelak ostiraletik aurrera ohiko lekuetan salgai jarriko dira ikasleak 10euro eta langileak 12 euro ordaindu beharko dituztelarik.
Bertsosaioaren ostean Preso eta iheslari politikoen aldeko kalejirak zeharkatuko ditu Abadiñoko kaleak, ondoren trikipoteoa gaztetxetik hasiko delarik.

0 Comments: