Abadiñoko jaiak azken txanpan!

2009/05/19

Abadiñoko gazte asanbladak lehenengo aldiz antolatzen duen pelota txapelketako finala izan genuen ostiralean. Orain 3 hille hasi zen txapelketa eta nabarmentzekoa da bertan izandako partaidetza.

Guztira 32 bikotek hartu dute parte astebururo jokatu den txapelketan, baña ohikoa den bezela bikote bakarrak irabaz dezake txapela. Goian daukazue txapeldunen eta txapeldunordeen argazkia.

Larunbateko bertsobazkarian 130 lagun inguruk hartu genuen parte. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Xabier Silbeira eta Eneko Abasoloren bertsoekin lagunduta bazkari goxo bat izan genuen.

Larunbateko kontzertuan, ostiralean bezala jendez gainezka zegoen Abadiñoko txanporta plaza.

Umeek egunero izan dituzte beraientzako jolasak ferialeku plazan. Bertan izanndako jolasak eta antzerkia oso jendetsuak izan ziren.

Zornotzatik etorritako zaparrada batukada taldeak igandeko arratsaldea alaitu zuen.
Urtero bezala gerbas haireratu genuen. Ez dakigu nondik ibiliko den bueltaka orain eta norarte helduko den baña badakigu datorren urtean gurekin izango dela.
Abadiñoko jaiak oraindik ez dira bukatu! ostiralean antzerki komikoa dago gaztetxean eta larunbatean aldiz kuadrillen eguna! Animatu eta parte hartu!

0 Comments: