San blas jaietako gaztetxeko egitarauari hasiera emateko kamaradak-en aurkezpen bat eta kubako iraultzaren 50.urteurrenari buruzko hitzaldia izan genituen brigadista baten eskutik.
Gauean bertso afariarekin gaztetxea bete zen. Afarirako txartelak 4 egun arinago agortuak zeuden iada, eta ondorioz jendea bertso afarira ezin joan geratu zen.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren bertsoekin goizaldeko 2:00ak arte luzatu zen afaria.
Antzerki ikusgarria izan genuen larunbatean Usurbildik etorritako txerriki antzerki taldekoekin.
Gaztetxea jendez gainezka zegoen nahiz eta antzerkikoek gaztetxe erdi okupatzen zuten.
Gauean Bilboko Zorrotza auzotik etorritako Jabi Gutierrez kantautorearen eskutik kontzertua izan genuen. Hasiera batean 20 bat lagun geunden baina kontzertu bukaerarako gaztetxea beteta zegoen.
San blas jaietako gaztetxeko egitarauaren lehenengo asteburua primeran irten zen. Ekimen gutxi izan genituen baina orokorrean jendetsuak.
0 Comments:
Post a Comment