Aste bete gaztetxeko taberna zabalik!

2008/12/16

Aste bete pasa da dagoeneko gaztetxeko taberna zabaldu genuenetik eta esan beharra dago jende nahikotxo gerturatu dela. Etorri ez zareten guztioi hurbiltzeko gonbitea egiten dizuegu!

Ostiralean hilero legez, umeen txokolatada izan genuen gaztetxean. Gabonetarako egitaraua prestatzen gaude dagoeneko. Besteak beste bertso saioa, filmeak, monologoa, umeentzako jolasak... izango ditugu. Adi egon! Gabonetan ere, tabernako turnoak egiteko jendea behar da. Animatu eta eman izena!

0 Comments: