GAZTETXEKO 10 URTEAK OSPATZEN HASI GARA ASTEBURUAN

2008/10/29

Ostiral arratsaldean umeentzat zuzendurik txan magoa izan genuen gaztetxean, nahiz eta azkenean adin guztietako jendea gerturatu zen.

Txan magoaren magiarekin harrituta gelditu giñen. ume guztiak aldi berean zutik jartzea lortu bait zuen

Abadiñoko kaleetatik kalejira egin genuen herriko dantzariekin, ondoren Gaztetxeari agurra dantzatu ziotelarik.

Dantzari txikien bukatzerakoan mutillen taldeak hartu zuen testigua.
Dantzekin bukatzeko nesken taldeak dantzatu zuen, ondoren pintxoak izan zirelarik gerturatutako guztientzako.

Gauean bakarlaria izan genuen gaztetxean, jende askotxo gerturatu zelarik.

Aspaldian ez zela Antton elorriarra guregana etortzen eta esan beharra dago beti bezalako kontzertu bikaina eskeini zuela.

Larunbat goizean, 10. bizikleta martxa Gaztetxetik hasi eta Abadiñoko auzo ezberdinak zeharkatu ostean gaztetxean bukatu genuen.

Aurten ere jendea mozorro ta guzti agertu da bizikleta martxara. Ea hurrengo urterako denok animatzen garen!
130 lagun bildu ginen ohikoa den herri bazkarian. Ospakizun hauetan zerbait nabarmendu behar badugu, adin guztietako jendea gaztetxera gerturatu dela da.

Zozketa eta sorpresak izan genituen bazkal ostean, baina pena bat izan zen Martin Gervasoniren monologoa suspendidu beharra spot bat grabatu behar izan bait zuen.

Dena batu eta gero, argazki familiarra atera genuen gaztetxe kanpoan denok batera.

Gauean giro paregabea jarri zuten impekablesek rantxerak abestuz eta dantzatuz.

Tribute to rip taldearekin ordu aldaketa egin zenik ere ez ginen konturatu etxera joan arte.

Igande goizean, AHTaren aurkako manifestazioa burutu zen AHTaren obrak dauden tokirarte.

Obrak dauden tokira ezin izan zen manifestaririk sartu bertan zegoen presentzia polizial itogarriarekin. Manifestazioko informazio gehiagorako klikatu HEMEN

Igaldean izan behar zen Jon Plazaola monologoa ere atzeratu behar izan genuen gripearekin zegoen eta.
Asteburua bukatzeko, traka finala, su artifizialak eta txokolatada izan genituen.

0 Comments: