V. Bizkaiko bertsozale gazteen eguna larunbat honetan Abadiñon!

2008/02/28

5. urtea da iada Bizkaiko bertsozale gazteen eguna antolatzen dela. Aurrekoetan Aulestin, Munitibar, Larrabetzu eta Otxandion ospatu da egun hau eta aurten aldiz Abadiñon. Goizean zehar trikipoteoa, bazkaldu eta gero saioa ere izango dugu. Arratsaldean bertsopoteo berezia eta gauen erromeriarekin goizalderarte martxa izango da. Lo egiteko lekua ere egongo da eskoletako gimnasioetan bertan geratu nahi duenarentzat. Bazkarirako izena eman durangoko intxaurren edota Abadiñoko larrano eta gaztetxean. MARTXOAK 1 ABADIÑORA!!!

0 Comments: