Durangaldeko gazteria gaztetxeen eta AHT gelditzearen alde!!!

2009/03/30

Goizeko hamarretan hasi gara Elorrioko herria pankarta eta AHT elkarlanaren panel informatiboekin apainduz. 11:30etan eztabaidei hasiera eman diegu non 70 bat gazte batu garen, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladen egoerari analisi bat eginez eta hausnarketa bat eginez etorkizunari begira, herri bakoitzak egin beharreko lanak eta proiektuak nola gauzatzeko eta era berean eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladen artean harremana sendotuz eta amankomunezko borrokak aurrera eramateko

13:30etan ondorioak bildu ondoren, trikipoteoari hasiera eman diogu Elorrioko gaztetxetik hasita taberna eta kaleetan zehar.

14:30etan bazkaria izan dugu Elorrioko elizpean. Bazkarian eskualdeko 200 gazte inguru batu gara. Ondoren arratsaldea alaitzeko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak egin ditugu 18:30ak arte.

18:30 pasatxo zirela manifestazioari zornotzako gazte asnbladako zaparrada batukada taldeak hasiera eman dio, Elorrioko plazan batukada saio batekin. Horrela Elorrioko kaleetatik abiatu gara ehundaka gazte Gaztetxeen defentsako eta Ahtren aurkako oihuen artean.

Azkenik plazan bukatu dugu ekitaldi batekin non txalapartariak, aizkolariak, hip-hop abeslariak eta hizlariak izan diren. Bideo bat izan da azken urteetako norabidea azaltzen zuena eta ondoren gazte asanbladako kide eta batukadarekin bukatu den. Bertan hurrengo Ekainean kanpaina honi bukaera Otxandion emango dela adierazi den eta ordurarte eskualdean gaztetxe musika birak eta hainbat ekimen izango direla adierazi den.

Gauean rock maratoiarekin Elorrioko gaztetxea zein tabernak jendez bete dira.
Informazio eta argazki gehiagorako klikatu HEMEN
Laister eguneko bideoa ikusgai.

Korrikaren aldeko kontzertua gaztetxean

Ostiralean korrikaren aldeko funk kontzertua izan genuen gaztetxean. Galdakaotik etorritako seikote honek larunbatean Abadiñotik pasako den korrikarako beroketa ekarri zigun. Gogoratu Abadiñotik 19:00ak inguru pasako dela eta gazte asanbladak txanporta plazan hartuko duela testigua.

ANBOTO astekariko erreportaia

2009/03/27


Martxoak 27an Anboton argitaratua. Klikatu irudietan handiago ikusteko

Martxoak 28 ELORRIXO ZU TA NI!

2009/03/17










------------------------------Goizean zehar AHTaren maketa eta panelak ikusgai, gaztetxe ezberdinetako panelak ere.
11:30etan EZTABAIDAK Gaia: Gaztetxe eta Gazte asanbladak
ondoren TRIKIPOTEOA Elorrixoko tabernetatik
14:30etan BAZKARIA (Txartelak gaztetxeetan salgai)
ondoren Gaztetxe eta Gazte asanbladen arteko OLINPIADAK
18:30etan AHTaren aurkako MANIFESTAZIOA Elorrixoko kaleetatik "Gaztetxeak defendatuz AHT gelditu!"
ondoren EKITALDIA plazan
20:00etan ROCK MARATOIAren hasiera
20:00 Bikale tabernan DISORDERS eta NAMEK PLANET
21:30 Gaztetxean KOMANDO BASERRI eta DESASTRES
23:00 Portaldeku tabernan PIXONTXIS eta SERMONDS
01:00 Gaztetxean PETITE & COMPANY eta IHESKIDE
01:30 Parra tabernan KIMIKA ANAIAK
Eguna bukatzeko DJ. JANPIERRE eta goizalderarte martxa!
Abestia eta kuña deskargatzeko klikatu HEMEN

Larunbatean sagardotegira irteera egon zen.

10. urtea jarraian da Abadiñoko gazte asanbladak antolatuta sagardotegira irteera egiten dela. Argazkian larunbatean sagardotegira joandako kuadrillaren argazkia daukazue.

Martxoak 28 Elorrixora!

2009/03/15

Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek prentsaurrekoa eskeini genuen ostiralean Martxoak 28rako antolatu dugun AHTaren aurkako egunaren 3. ediziora deialdia eginez.
Informazio gehiagorako HEMEN klikatu

KORRIKA BADATOORR!!!

Apirilak 4 (larunbata) 19:00etan korrkaren 16. edizioa Abadiñotik pasako da. Hori dela eta motorrak prestatzen joan gaitezen funk kontzertua antolatu dugu Abadiñoko gaztetxean. Kontzertua Martxoak 27an (ostirala) 22:30etan izango da eta taldearen izena Funkanema da.

Filmea Abadiñoko gaztetxean

Datorren ostegunean, "El club de la lucha" filmea izango dugu ikusgai Abadiñoko gaztetxean. Anima zaitezte etortzera, askok ostiralean jai daukazue eta!

Euriak ez zuen hileko leheh ostirala ondatu.


Berriro ere, hasi gara AHTaren aurkako hileko lehen ostiralak antolatzen. Euria egin zuen arren elkarretaratzeak aurrera jarraitu zuen. Hileko lehen ostiral hontan Elorrixon antolatu dugun AHTaren aurkako 3. ediziorako deialdia egin genuen.