Korrikaren aldeko kontzertua gaztetxean

2009/03/30

Ostiralean korrikaren aldeko funk kontzertua izan genuen gaztetxean. Galdakaotik etorritako seikote honek larunbatean Abadiñotik pasako den korrikarako beroketa ekarri zigun. Gogoratu Abadiñotik 19:00ak inguru pasako dela eta gazte asanbladak txanporta plazan hartuko duela testigua.

0 Comments: