DURANGALDEKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN KOORDINADORAKO WEB ORRIA MARTXAN!!!

2007/11/28

Martxan da dagoeneko durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen web orri berria. Gaztetxe eta Gazte Asanblada guztiek eguneratu ahal izango dute, beraz hor ere Abadiñoko Gaztetxeko berriak izango dituzue. Oraindik aurrera lotura zuzena edukiko duzue eskuman izango duzuen marrazkitxoan klikatuz. ZABALDU MEZUA!!!

Gaztetxeko DVDak azokan salgai!!!

2007/11/27

Abadiñoko ZER IKUSI Gaztetxeko DVDak salgai egongo dira Durangoko azokan xirika eta gaztesareako standetan. Orain, baduzu aitzakia azokara joateko!!!

ABENDUAK 14 KALEJIRA KOLORETSUA!!!

2007/11/24

Udatik hona ugariak izan dira gazte asanbladak antolatu dituen AHTaren aurkako ekimenak. Bizikleta martxan 80 Abadiñar batu genituen. Ondoren aste betez, ferialeku parkean akanpada burutu genuen. Ekintzetara mugatzen ginela ikusita AHTaren aurkako kanpaina abiarazi genuen, (Abadiñok AHTrik EZ diño!) eta honen arira, Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte asanbladen koordinadorak Abenduak 14rako deitu duen mobilizazio eguna aprobetxatuz, kanpaina indartzeko kalejira bat antolatu dugu Abadiñon. Propagandarako, 2kartel ezberdin, portalada, eskutitzak, pankartak, eskuorriak... egongo dira. Beraz pasa gaztetxetik laguntzera!
Info gehiago http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9935 klikatuz

Elkarlanak jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako gaztetxean.

Abadiñoko AHT Gelditu elkarlanak antolatuta, jardunaldiak burutuko dira Azaroak 28tik Abenduak 2ra Gaztetxean. Marrazkian klikatuz gero, kartela handiagoan ikusteko aukera izango duzue eta bertan daukazue jardunaldietako egitaraua. Ikusiko zenutenez, azkenaldian argazkirik ez da jarri, kamerarekin arazo batzuk izan bait digugu. Baina laister arazoa konpondu eta argazkiak jartzen jarraituko dugu.

Abenduak 14 eta 15ean AHTri EZ!!!

2007/11/21

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek, Abenduaren 15ean Arrasaten izango den manifestaziorako eta Abenduak 14ean herrietan mobilizazioak egiteko deialdia egiten dugu. Gogoratu behar dizuegu, 14ean Abadiñon kalejira izango dela. Informazio gehiagorako http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9487 KLIKATU.
Arrasateko manifestazioko bideoa ikusgai!

AHT Gelditu elkarlanak web gunea sortu du!

AHT Gelditu elkarlanak web gunea sortu berri du. Oraindik aurrera blog-eko eskumakaldean marrazkiaren gainean klikatuz gero, web gunera zuzenean sartuko zara.

DVDaren 2.alea laister salgai!

DVDa egiten egon garela eta, blog-a geldi xamar egon da, baña oraindik aurrera lengo martxa berdina hartuko du. 500DVD grabatu behar dira, beraz, grabadora badaukazu hartu batenbatzuk gaztetxean. Bestetik, ostiralean hileroko umeendako txokolatada egongo da, eta gabean nola ez, asanblada. Laister gabonak datoz eta egitaraua zehaztu behar da. Besteak beste, reagge jaia, bertso saioa, ipuin kontalaria, filmeak, bingoa, irteerak, hausnarketa eguna... egongo dira.

AHTaren aurkako kanpainak aurrera darrai!!!

2007/11/14

Kalejira alaia burutuko dugu Abenduak 14ean Abadiñoko Zelaieta auzotik. Momentuz, bertsolariak, txalapartariak, ankapaloak, parodia, ekitaldia, megafonia... egongo dira. Beraz animatu egun horretan parte hartzera eta egun hori prestatzen laguntzera!

Giro paregabea Gazte Egunean!

Bazkarian, espero baino jente gitxiago agertu zen antolatzaileen esanetan. Ondoren trikipoteoak herriko tabernak alaitu zituen bertan zeuden gazte nahiz ez hain gazteak dantzan jarriz. Kalejira burutu ostean, ekitaldia ere egin zen, gazteek AHTaren aurka lan egingo dutela berretsi zutelarik. Gabe partean giro ezin hobe bat sortu zen kontzertuetan eta ondoren gaztetxea saltoka jarri zuen erromeria egon zen. Antolatzaileek esan digutenez, ikaragarria izan zen egun osoan zehar herrian egondako presentzia poliziala.

Datorren larunbatean Gazte Eguna izango da Abadiñon!!!

2007/11/04

Aurreko batean esan genuen bezela, Azaroak 10ean "larunbata" Gazte Eguna izango da Abadiñon. Dagoeneko gazte egunari begira lanean burubelarri dabiltzatela esan digute antolatzaileek. Giro ezin hobea egongo dela zihurtatu digute ere, bai bertsobazkarian, trikipoteoan edota gabeko kontzertu eta erromerian. Bazkariko txartelak laister ohiko lekuetan salmentan jarriko dituztela gaineratu dute. Beraz, datorren asteburuan baduzu plana. Etorri edo geratu zaitez Abadiñon!!!

Hilearen amaierarekin, umeendako txokolatada

2007/10/31

Hile guztietan bezala, umeendako txokolatada egon da gaur. Hile honetan Zelaietako Herri Eskolan urteak bete dituzten umeen ospakizuna hain zuzen. Beranduago asanblada ere izan dugu. Arau berriak jarri ditugu. Orain gaztetxeko barra soilik turnoa dagoenean zabalduko da, eta datorren ostiralerako tabernako giltza dutenen batzarra egingo da arau berria elarazteko eta giltzen banaketa on bat izateko. Ostiraleko ekimena ere pentsatu dugu, trenaren zarata duen musika jarriko dugu topera ondoren hileroko enkartelada burutuko dugularik. Laister gaztetxeko garbiketa izango da, urteurrenak aztarnak utzi ditu eta...