Martxoak 6an hileko lehen ostirala

2009/02/27

Badator AHTaren aurkako hileko lehen ostirala. Martxoak 6an 19:00etan beti bezala elkarretaratzea egingo dugu Zelaietako semaforoetan. Anima hadi eta etorri!

Aurten ere sagardotegira irteera

2009/02/18

10. urtea jarraian da sagardotegira irteera egiten dugula. Aurtengo irteera martxoak 14ean izango da, bazkaldu Astigarragako sagardotegi batean egingo dugu eta ondoren Hernaniko tabernak itxi arte egongo gara parrandan. Eman izena gaztetxean aldez aurretik.

Bukatu dira San blas jaiak

2009/02/11

San blas jaietako 2. asteburua jendetsua eta giro paregabekoa izan da. Ostiralean Gorroto, Golpe de estado eta Nuevo Catecismo Catolico taldeak aritu ziren gaztetxean.

Kontzertuen aitzakiarekin giroa sortu zen Abadiñon eta hasiera batean itxita egon behar ziren txosnak ere zabaldu ziren.

Juerga egun baten ostean jende gutxi gerturatu zen bazkari herrikoira, baina hurbildutakoek hotzaren gainetik ederto bazkaltzeko aukera izan zuten.

Bazkaria eta gero, dena batu eta trikipoteoa egin genuen Abadiñoko taberna ezberdinetatik.
Jaiei bukaera emateko txosnaguneko karpan Des-kontrol eta Scovers taldeak izan genituen, gaztetxean aldiz Egurre eta kitto taldea eta DJbull goizalderarte. Dagoeneko jaiak bukatu dira eta Traña-Matienako jaiak heldu bitarte lasaitasuna izango da nagusi Abadiñon. Ostegunean 18:00etan San trokaz jaiak antolatzeko batzarra egingo dugu gaztetxean.

Jende ugari San blas egunean

2009/02/05

Goizean goiz zabaldu genituen gaztetxeko ateak San blas egunean, goizean goiz ere jendea hurreratzen hasi zen bai feriara eta bai gaztetxera tragoak hartzen.

Ia 24 ordu zabalik egon zen gaztetxea astearte goizetik asteazken goizerarte. Eguraldi bikaina izan genuen ere egun guztian zehar.

Eberdian, AHTaren aurkako manifestazio jendetzua izan genuen Abadiñoko kaleetatik. Informazio gehiagorako klikatu HEMEN

Aurtengo txosnagunea pasaden urteko toki berean kokatuta zegoen. Aurten baina, eguraldi txarraren beldurrez karpa erraldoi batek eztaltzen zuen txosnagunea.

Oraindik San blas jaiak ez dira bukatu asteburu honetan errepetizioak dira eta. Beraz astebururako planak eginak dituzu. Zatoz edo gera zaitez Abadiñon!

San blas jaietako lehenengo asteburua primeran joan zen

San blas jaietako gaztetxeko egitarauari hasiera emateko kamaradak-en aurkezpen bat eta kubako iraultzaren 50.urteurrenari buruzko hitzaldia izan genituen brigadista baten eskutik.

Gauean bertso afariarekin gaztetxea bete zen. Afarirako txartelak 4 egun arinago agortuak zeuden iada, eta ondorioz jendea bertso afarira ezin joan geratu zen.

Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren bertsoekin goizaldeko 2:00ak arte luzatu zen afaria.

Antzerki ikusgarria izan genuen larunbatean Usurbildik etorritako txerriki antzerki taldekoekin.
Gaztetxea jendez gainezka zegoen nahiz eta antzerkikoek gaztetxe erdi okupatzen zuten.

Gauean Bilboko Zorrotza auzotik etorritako Jabi Gutierrez kantautorearen eskutik kontzertua izan genuen. Hasiera batean 20 bat lagun geunden baina kontzertu bukaerarako gaztetxea beteta zegoen.

San blas jaietako gaztetxeko egitarauaren lehenengo asteburua primeran irten zen. Ekimen gutxi izan genituen baina orokorrean jendetsuak.