Aitte kurutzeko jaiak 2010

2010/09/20










Irailaren 13an hasi eta 19rarte luzatu dira Aitte kurutzeko jaiak Abadiñon. Parrillada, pijama eta kamisoi eguna, bertso afaria, umeentzako jolasak tortilla txapelketa, kaltzontzilo eta kulero lasterketa, txirikilla... eta beste hainbat ekimen izan ditugu ferialeku plazan jarritako karpan. Hona hemen jaietako argazki batzuk.

Aitte kurutzeko jaiak 2010

2010/09/13


Abadiñon jai asko daude, baña aitte kurutzeko jaiak berezienak dira Abadiñarrentzat. Jai herrikoi eta parte hartzaileen eredu dira jai hauek. Ohikoa den pijama eta kamisoi egun ezaguna izango dugu ostiral hontan. Larunbatean ordea, munduko kulturak gaitzat hartuta mozorrotuko gara. Karpan jarriko den txosnan eta gaztetxean turnoak bete barik daude, beraz badakizue!
Klikatu kartelean egitaraua ikusi ahal izateko.

Banderolak salgai ditugu Abadiñoko gaztetxean

Euskal preso eta iheslarien aldeko eta AHTaren aurkako banderolak salgai daude dagoeneko Abadiñoko gaztetxean. Eskuratu zure banderola 5 euroren truke!

MUSIKAGAZTETXEROA martxan da!

2010/09/04

Durangaldeko eta Lemoako gaztetxe eta gazte asanbladek musika maratoia antolatu dugu azarorako Durangon. Egun horretan parte hartuko duten 17 musika taldeek abesti bana grabatu dute asteon, eta laister cd batean entzungai izango ditugu.
Irudian anboto astekarian argitaratutako artikuloa.

Gaztetxe ondoko plazari izena jarri diote. AMNISTIA PLAZA

2010/09/03


Gaztetxe ondoan dagoen plazatxoak izenik ez zuenez, Abadiñoko amnistiaren aldeko mugimenduak beroni izena jartzea erabaki du. Historikoki bai san blas edota san trokaz jaietan amnistiaren aldeko mugimenduak plaza honetan izan du bere txosna eta gunea, bertan ere ekitaldi ezberdinak antolatu dituztelarik. Hori dela eta Amnistia plaza izena jartzea erabaki dute.