2009/06/23
Abadiñoko umeak beraientzat eskainitako ikuskizunak eskatu eta eskatu daude. Uztailaren 3an ume eta nahi duen orok magoa ikusteko aukera izango dute Abadiñoko gaztetxean 17:30etatik aurrera.
Abadiñoko umeak beraientzat eskainitako ikuskizunak eskatu eta eskatu daude. Uztailaren 3an ume eta nahi duen orok magoa ikusteko aukera izango dute Abadiñoko gaztetxean 17:30etatik aurrera.
- abadiñoko gaztetxea - 13:10 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/06 2009ko EKAINA
Pasaden ostiralean Fridays crew, Strikers eta Cold revenge talde gipuzkoarrak izan genituen Abadiñoko gaztetxean. Uda badator, eta udarekin batera gazte asanbladak ekimen ezberdinak antolatuko ditu. Urteroko futbito txapelketa, erreka garbiketa, txalaparta ikastaroa, umeentzako magoa, filmeak... Zatoz ostiraleroko asanbladetara eta denon artean udarako aisialdi eskaintza zabala antolatuko dugu.
- abadiñoko gaztetxea - 15:36 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/06 2009ko EKAINA
Atzo okupatu zuten iurretako gazte asanbladakoek hutsik dagoen etxe bat iurretako aita san migel plazan. Berriro ere 8 gaztetxe izatera pasa gara durangaldean. Iurretako gazte asanblada aurrera!!!
- abadiñoko gaztetxea - 12:22 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/06 2009ko EKAINA
Ekainak 12an, 22:00etan "puntual" hasita kontzertuak izango dira Abadiñoko gaztetxean. Gipuzkoatik etorritako Fridays crew, Cold revenge eta Strikers arituko dira taulagainean.
- abadiñoko gaztetxea - 11:11 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/06 2009ko EKAINA
Eztabaidekin eman genion hasiera larunbatean Otxandioko jaialdiari. Hemendik aurrera durangaldeko koordinadorak eta gazte asanbladek egin beharrekoak zehaztu genituen.
Eztabaidak luzerako jo zuten eta trikipoteoa berandu baña egin genuen. Egun hau antolatzen lagundu duten tabernetatik egin genuen trikipoteoa
Bazkarian 130 lagun inguru elkartu giñen. Beroaren gainetik gerizpea aurkitu eta bapo bapo bazkaldu genuen.
Bazkaldu ostean, Otxandioko plazan dagoen aterpean antzerkia ikusi genuen
AHTaren aurkako eta gaztetxeen defentsako Kalejira jendetsuari eman genion hasiera Otxandioko kaleak zeharkatuz.
Banderola eta pankartak nagusi izan ziren pankartaz beteriko herritik egindako manifestazioan
Zornotzako zaparrada batukada taldearen laguntzaz manifestazioak alaitasun ikutu bat hartu zuen. Manifestazioari ekitaldi batekin eman genion amaiera Otxandioko plazan.
Manifestazioa bukatuta, playback gaztetxeroari eman genion hasiera. Gutxi izan ziren playback-ean parte hartutako gazte asanbladak baña kalitate oneko ikuskizunekin harritu gintuen bertan hurbildutako jendetsari.
Gauean durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen bideoa ikusi eta gero kontzertuei eman genien hasiera plazan.
Plazako kontzertuak Desperdizio, Halbstarke eta disorders izan ziren. Plaza handi geratu bazen ere bertan bildutakoak kalitate oneko kontzertuekin ederto gozatu genuen.
Eguna ondo bukatzeko, gaztetxean delirium tren-ez eta erromeria izan genituen goizeko ordu txikiak arte.- abadiñoko gaztetxea - 12:39 0 ERANTZUN
Albistearen data 09/06 2009ko EKAINA