Durangaldeko gazteria gaztetxeen eta AHT gelditzearen alde!!!

2009/03/30

Goizeko hamarretan hasi gara Elorrioko herria pankarta eta AHT elkarlanaren panel informatiboekin apainduz. 11:30etan eztabaidei hasiera eman diegu non 70 bat gazte batu garen, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladen egoerari analisi bat eginez eta hausnarketa bat eginez etorkizunari begira, herri bakoitzak egin beharreko lanak eta proiektuak nola gauzatzeko eta era berean eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladen artean harremana sendotuz eta amankomunezko borrokak aurrera eramateko

13:30etan ondorioak bildu ondoren, trikipoteoari hasiera eman diogu Elorrioko gaztetxetik hasita taberna eta kaleetan zehar.

14:30etan bazkaria izan dugu Elorrioko elizpean. Bazkarian eskualdeko 200 gazte inguru batu gara. Ondoren arratsaldea alaitzeko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak egin ditugu 18:30ak arte.

18:30 pasatxo zirela manifestazioari zornotzako gazte asnbladako zaparrada batukada taldeak hasiera eman dio, Elorrioko plazan batukada saio batekin. Horrela Elorrioko kaleetatik abiatu gara ehundaka gazte Gaztetxeen defentsako eta Ahtren aurkako oihuen artean.

Azkenik plazan bukatu dugu ekitaldi batekin non txalapartariak, aizkolariak, hip-hop abeslariak eta hizlariak izan diren. Bideo bat izan da azken urteetako norabidea azaltzen zuena eta ondoren gazte asanbladako kide eta batukadarekin bukatu den. Bertan hurrengo Ekainean kanpaina honi bukaera Otxandion emango dela adierazi den eta ordurarte eskualdean gaztetxe musika birak eta hainbat ekimen izango direla adierazi den.

Gauean rock maratoiarekin Elorrioko gaztetxea zein tabernak jendez bete dira.
Informazio eta argazki gehiagorako klikatu HEMEN
Laister eguneko bideoa ikusgai.

0 Comments: